Aste Nagusia 2018

Jaigunearen militarizazioa salatu dute Bilboko Konpartsek

uriola.eus 2018ko abu. 25a, 17:41

Argazkia: Bilboko Konpartsak

Aste Nagusi honetan presentzia poliziala "gehiegizkoa" izaten dela eta jai-eremu segurua bermatzeko "oso bestelako bideak" daudela adierazi dute komunikatu baten bitartez. Gainera, Tomas Del Hierro Gurrutxaga Herritarren Segurtasunerako zinegotziarekin bildu nahi izan duten arren honek Jai Batzorde Mistoko Bilboko Konpartsen ordezkariekin batzartzeari uko egin diola salatu dute.

Udaltzainek jarrera "gogorra" darabiltela salatu dute, bai kale saltzaileekin bai eta lehiaketa gastronomikoetan parte hartzen dutenekin zein konpartsakideekin. Hala, "jaietakoa baino, eremu militarra" dirudiela deritzote Bilboko Konpartsek.

Bestalde, gogorarazi dute txosnagunetik kanpoko inguruetan "liskar ugari" gertatzen direla "atzoko Plaza Zirkularreko liskarra", adibidez. "Konpartsetako gunearen eta bestelakoen artean ezberdintasun handia dago ematen diren liskarren kopuru eta intentsitateari dagokionez. Horrek zer pentsatzea ematen du, eta argi dugu ez duela loturarik udaltzainen presentzia, desfile eta itxurakeriekin, baizik eta elkar zaintza beste modu batean eraikitzeko konpartson erabaki irmoarekin."

Adierazpen osoa hemen: bilbokokonpartsak.eus