Euskaraldiko lantaldeak eta Bilboko Konpartsek elkarlanean antolatu zuten Biziprest eguna. Aste Nagusiko ostegunean euskarazko programazio osoa "euskara hutsean" egin zen, eta txosnetako txandalariak euskaraz zerbitzatzeko "prest eta gogotsu" egon ziren.
Euskaraldia azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean ospatuko da. Irailaren 20tik aurrera hamaika egunetan zehar ahobizi edo belarriprest izateko izena eman ahalko da.