Hamairu urtetik hona, Bilboko Udalak hiriko ondarea ezagutzeko bisita gidatuak antolatzen ditu Bilbao Izan programaren baitan. Bihar emango diote hasiera aurtengo edizioari eta aurrekoetan bezala, auzoei begiratuko zaie: Begoñako Elizate zaharraren hedapenari, hain zuzen ere.
Irailean Artxanda mendiaren hegaletan dagoen Loruri etxaldeko historia ezagutzeko aukera izango dute bilbotarrek ordu bete eta erdi inguruko bisita gidatuetan. Ibilbideak doakoak dira eta euskaraz zein gaztelaniaz izango dira. Bisita euskaraz egin nahi duten taldeek eguna eta ordua adostu ahal izango dituzte.
Loruri auzoa
Loruri Bizkaiko etxebizitza ekonomikoen kooperatiba sustapenaren adibide aitzindaria da. Auzoa Sociedad Cooperativa de Empleados y Periodistas La Ciudad Jardin Bilbaina izenekoak sustatu eta Pedro Ispizua arkitektoak diseinatu zuen.
Hirigintzan landa inguruaren eta hiriaren abantailak biltzen dituzten auzoak definitzeko 'Loruri' kontzeptua erabiltzen da, Ebenezer Howard britainarrak proposatuta.
Loruri Artxandaren hegal eguzkitsuan dago, baina inguru horretan nagusi diren eurietatik eta haizeetatik babestuta, eta hiriaren erdialdetik gertu. Horrez gain, auzoak gizarte eraikin bat, lehen hezkuntzako eskola, kapera-parrokia bat eta elikagaiak saltzen zituzten zenbait denda zituen. Horiek izan ziren auzoaren bizitza soziala elkartu zutenak.
Ibilbideak
- Astearteetan eta asteazkenetan: 17.00etan eta 18:45ean
- Ostegunetan eta ostiraletan: 10:00etan eta 17:00etan (ostiral arratsaldez euskaraz)
- Larunbatetan: 10:00etan eta 12:00etan
- Doakoa. Erreserba zabalik abuztuaren 28tik aurrera: 94 401 00 10 (astelehenetik igandera 08:00etatik 20:00etara).