Rekalde Aretoko Kabinete Abstraktuak irailaren 4tik azaroaren 4ra bitartean hartuko du Ander Sagastiberri Fernandez artista bilbotarraren erakusketa: Har bati hitz egiten ari den aurpegi bat. Bizkaiko Foru Aldundiaren Barriek Sormen Artistikorako Bekak programaren baitan garatu du lan hori.
Erakusketan, formatu handiko hiru margolan eta formatu txikiko beste hogeita hemezortzi lan egongo dira ikusgai, erakustoki luzanga batean bilduta denak.