Afrikako, Asiako, Ameriketako eta Ozeaniako herri eta etnia nagusiak euskaraz izendatzeko irizpideak argitaratu ditu Euskaltzaindiak. Ez da munduko herrien eta etnien izenak lantzen dituen lehen aldia: 2015ean Antzinateko herriak arautu zituen, hots, Ekialdekoak eta Europakoak.
Etnien izena mailegatzeko orduan hainbat aldagai hartu dira kontuan: tradizioa, entziklopedien, eskola‑liburuen eta komunikabideen erabilera eta nazioarteko joerak.
Zerrendan bost kontinentetako 177 etnia eta herriren izenak sartu ditu Akademiak, alfabetoaren hurrenkeran. Ohi bezala, izen horien gaztelaniazko, frantsesezko eta ingelesezko ordainak ere ematen dira.