Abuztuaren 22an, asteazkena, 116 migratzailek lortu zuten Ceutako hesia gainditzea. Espainiako Gobernuak hurrengo egunean itzularzi zituen Marokora, bertako gobernuarekin 1992an sinatutako akordio bat baliatuz.
Espainiar Estatuko hainbat hiritan elkarretaratzean deitu dituzte itzulketok salatzeko. Besteak beste, Algecirasen, Almerian, Malgan, Sevillan, Bartzelonan eta Madrilen. Bilbo eta Iruñea ere deialdira batu ziren.
Ongi Etorri Errefuxiatuak, SOS Arrazakeriak eta Afrikar Komunitateak deitu zuten elkarretaratzea Moyua Plazan. Bertaratutako lagunen aurrean komunikatua irakurri zuten.
Bertan salatu zuten itzulketak "gutxieneko bermerik gabe" egin zirela, hala nola, "asiloa eskatzeko eskubidea, itzulpena eta laguntza juridiko egokia". Hare gehiago, ohartarazi zuten kanporatzeak "espres itzulketen modu berria" direla, "Europako Giza Eskubideen Auzitegiak zigortutako berak".