Dantza Plazetan ekimenaren programazio berezia

uriola.eus 2018ko ira. 6a, 09:37

Jarduerak irailaren 9, 16, 23 eta 30ean izango dira, Ramon Rubialen eskulturaren ondoko zabalgunean, Aiko TaldearenHaatik Dantza KonpainiarenTio Teronen semeen eta Andoni Aresti Dantza Eskolaren eskutik.

Programazioak, partaidetzan oinarritutako udal aurrekontuen barruan onetsi ziren herritarren proposamen bati erantzuten dio: bisitatzen gaituztenei eta Guggenheim Museoaren inguruan ibiltzen direnei euskal dantzak hurbiltzea. Horrela, erromeria tradizionaletik, garaikideagoak izan arren sustraiak gure folklorean dituzten beste ikuskizun batzuetara doazen lau jarduera proposatzen dira.

Horrela, egitarau berezia igande honetan irekiko da, Aiko taldeak zuzendutako erromeriarekin. Dantza tradizionala grina osoz bizi duten musika eta dantza profesionalek osatutako taldea da. 10 urte baino gehiago daramatzate dantza zabaltzeko lanean, jarduera ugarien bitartez. Erromeria horrek, euskal dantza ezagunenen lehen pausoak ezagutzeko eta modu aktiboan parte hartzeko aukera eskainiko du.

Hurrengo igandean, irailaren 16an, Haatik Dantza Konpainiaren Itsas lapurrak” ikuskizuna izango dugu. Euskal herriak beti izan du harreman berezia itsasoarekin, nabigazioan, arrantzan edo piraterian. Haatik dantza konpainiaren helburua garai haietako bizipenak kontatzea da. Konpainiaren helburua gure kostaldeko bizimodua dantzaren bitartez irudikatzea eta kulturen artean itsasontzietan sortzen zen bizikidetza aurkeztea da, itsasoko gizonek eta emakumeek zituzten sinesmenetan sakonduz.

Irailaren 23ko emanaldia Tio Teronen semeak taldearen Festamentua proposamenaren eskutik etorriko da. Ikuskizun bitxia, berritzailea, umorez, dantzaz eta erritmo desberdinez betea. Izan ere, adiskide talde bitxi bati, zorigaitzeko egoera batean elkartzea egokitu zaio: hileta batean. Atzera eta aurrera arituko dira, gertatu izandakoa ulertzeko ahaleginean, gertatutakoari buelta emateko itxaropenarekin.

Dantza Plazetan ekimeneko programazio bereziaren itxiera Andoni Aresti Dantza Eskolaren eskutik etorriko da, hilabeteko azken igandean. Proposatzen duen lana, hainbat estilotako zenbait konposizio koreografikotan dago oinarrituta, dantzari profesionalak eta dantzaren edozein diziplinaren aurrean grina duen edozein pertsona prestatzen lan egiten duen eta nazioarteko ibilbideko profesionalek osatuta dagoen diziplina anitzeko eskola gazte horretan sortutakoak.

AGENDA: DANTZA PLAZETAN IGANDEETAN

13:00etan. Ramón Rubialen eskulturaren ondoko zabalgunea (Abandoibarra)

Irailak 9 (igandea) - Erromeria Aiko Taldearekin 
Irailak 16 (igandea) -  Haatik Dantza Konpainia “Itsas lapurrak
Irailak 23 (igandea) -  Tio Teronen semeak “Festamentua
Irailak 30 (igandea): Andoni Aresti Dantza Eskola