“Isilunearen poetikak, oihartzuna sortzen duten esentziak" erakusketa

uriola.eus 2018ko ira. 6a, 16:06

Bizkaiko bost herritan garatuko da aurtengo Bosteko-ren XXI. edizioa. Luis Miguel Gomez, Koldo Etxebarria eta Jesus Lizaso sortzaileen azken proposamenak egongo dira ikusgai.

"Isilunearen poetikak, oihartzuna sortzen duten esentziak" da edizio berri honetan proiektuak hartu duen izena. Erakusketak bilaketa barneratuaren egoera irudikatzen du, baina ez bakarrik artistarengandik, aldi berean ikuslea ere  berariazko ibilbidean murgiltzera, izaki guztien  sakoneneko esparruarekin kontaktu estua edukitzera gonbidatzen duelako. Horregatik hautatu diren proposamenak ezin dira bakarrik gozamen poetikotik eta estetikotik ikusi, derrigorrez  behar dutelako gogo-aldartearen izaerako komunikazioa. Bosteko 2018ren barruan hiru artista bizkaitar hauen obrak biltzen dira, Luis Miguel Gomez, Koldo Etxebarria  eta Jesus Lizaso, eta erakusketaren komisarioa Iñigo Sarriugarte Gómez da.

Luis Miguel Gomez (1955), Koldo Etxebarria (1960)  eta Jesus Lizaso (1961) artisten obrek ez dute bakardade sozial edo indibidualizatuan sakontzen, egiten duten gauza bakarra buru-murgiltze baten bidea eskaintzea da, hain zuzen ere, bakardade isilaraziaren halo batez estaltzen dena eta ikuslea bere barruko garrantzi propiora  eramaten duena.

Erakusketa ibiltaria irailaren 6an hasiko da Amorebieta-Etxanoko Zelaieta Zentroan; bertan ikusgai egongo da irailaren 23ra arte eta, ostean, Arrigorriagan (Euskaldun Berria Erakusketa Aretoa, irailaren 25etik urriaren 14ra), Leioan (Kultur Leioa, urriaren 16tik azaroaren 4ra), Basaurin (Ariz Dorretxea, azaroaren 6tik abenduaren 2ra) eta, amaitzeko, Getxon (Torrene Aretoa, abenduaren 5etik 30era) ikusi ahal izango da.

Luis Miguel Gomez (1955)

Luis Miguel Gomezen (Bizkaia, 1955) planteamenduak askotariko gaiekin osatzen den sortan oinarritzen dira, betiere  denbora estatiko eta espazio bakartu baten menpean errealismo magiko baterantz begiratzen duen alderdi batekin, eta horretatik figurak itxurazko irrealtasun halo batean murgiltzen dira. Beraz, Dewey eta Rorty-rengandik hurbil dagoen irudikapena, non eszena ideia eta patroi mentalen bidez definitzen den bidaia baten irudikatzen den.

Koldo Etxebarria (1960) 

Koldo Etxebarria (Bizkaia, 1960). Arte Ederretan lizentziatu zen, 1983an, Euskal Herriko Unibertsitatean eta urte horretan bertan hasita eta egunera arte EITBren Departamentu Artistikoan egiten du lan eta horregatik  derrigorrez prestakuntza teoriko eta praktikoa izan ditu telebista euskarrian lengoaia bisualean aplikatzeko programa informatikoetan. 

Jesus Lizaso (1961) 

Jesus Lizaso (Bizkaia, 1960) Basaurin bizi da eta bertan egiten du lan. Prestakuntzari dagokionez autodidakta da baina etenik gabe jardun du marko artistikoari egokitzeak eragindako beharrizanetan eta, ondorioz, teknika plastiko asko ikasi ditu era askotako zentroetan eta espazioetan. Erakusketei dagokienez, hala indibidualak nola taldekoak, etenik gabekoak dira eta asko ditu; honako hauek azpimarra daitezke: Rekalde Aretoa (2015, Bilbo), Durangoko Arte  eta Historia Museoa (2014) eta Torrer Tower Espazioa (2004, Chicago). Halaber, nazioarteko aipamenak eta sariak irabazi ditu eta horien artean Eskulturaren arloko Lorenzo il Magnífico Urrezko Domina, 8ª Florence Biennale Internazionale dell’Arte Contemporanea (Italia)  aipatu behar da, 2011n.