"Emakume Askeak (1936-39), mundu berri baten aintzindariak" erakusketa

Erabiltzailearen aurpegia CNT Sindikatua 2018ko ira. 9a, 09:07

  • Irailaren 10tik 27ra "Emakume Askeak (1936-39), mundu berri baten aintzidariak" erakusketa irailaren hasieran ikusgai izango da Marienean (Basauri).
  • Erakusketaren antolatzaileak Emakume Askeak Bilbo, Anselmo Lorenzo Ikasketa Libertarioen Fundazioa eta CNT dira.

Erakusketa honek Emakume Askeak elkartearen galdutako historia berreskuratu nahi du. Emakumeez osaturiko erakunde hau mugimendu libertariotik jaio zen eta bere helburu nagusia emakumea bere esklabotasun hirukoitzatik askatzea izan zen: ezjakintasunaren esklabotasuna eta emakume eta ama izatearen ondorioz eragindako esklabotasuna. Beraien plantemendu eta ekintzak oso aurreratuak izan ziren garai horretan, oraindik ere feminismoaren erreferente izaten jarraitzen dute. Emakume Askeak Bilbo, CNT Sindikatua eta ikasketa libertarioen Anselmo Lorenzo Fundazioa erakusketa honen antolatzaileak dira. Marienean (Kareaga Goikoa kalea, 54, Basauri) bisitatzeko aukera izango da, irailaren 107tik 27ra, astelehenetik ostegunera, 9:30 - 14:30 artean eta 16:00 - 20:30 artean. Ostiraletan, aldiz, 9:30 - 14:30 artean.

"Emakume Askeak (1936-39), mundu berri baten aintzidariak" erakusketak Emakume Askeak (Mujeres Libres) elkartearen galdutako historia berreskuratu nahi du. 1936. urtean Mugimendu Libertarioaren barnean jaiotakoa elkartea, emakumeez soilik osatuta eta autonomoa zen. Honen helburua langile-klaseko emakumeak batzea zen, bere burujabetzaren alde borrokatzeko asmoz.

Etxean eta etxetik kanpo emakumeak jasotzen zuen esplotazioarekin bukatzeko, Emakume Askeak mota askotako proposamenak eta ekintzak burutu zituzten. Emakumeen kultur maila handitzeko eta kontzientziazioa sustatzeko helburuekin hezkuntza eta lan arloko prestakuntzan oinarritutako hainbat programa garatu zituzten. Programa hauen bidez emakumeen burujabetasuna eta beraien bikotekideekiko independentzia ekonomikoa bilatzen zuten, emakumeak persona libre moduan garatu ahal izateko.

Emakume Askea erakundea maitasun askeari buruz aritu zen, ezkontzaren esklabotasunari kontrajarriz. Feministen aldarrikapen eta ekintzen artean, beste gai asko bezala, Emakume Askeak amatasunaren kontrolerako kontrazepzio teknikei buruz hitz egiten aintzindariak izan ziren beste erakunde eta persona batzuekin batera. Emakume langileen esklabotasun hirukoitzatik askatzea zen helburua: ezjakintasunaren esklabotasuna eta emakume eta ama izatearen ondorioz eragindako esklabotasuna.

Emakumeen esplotazioaren aurka borrokatzeaz gain, elkarte honek Mugimendu Libertarioko kideekin batera ere borrokatu zuen, emakumeak esplotatzen zituen sistema ekonomiko eta sozialarekin bukatzeko eta Komunismo Libertarioan oinarritutako gizarte bat eratzeko asmoarekin.

Emakume Askeak elkarteak 147 tokiko elkarte eta 28.000 afiliatu izatera heldu zen. Gainera, emakumeei zuzendutako Mujeres Libres aldizkaria argitaratu zuten, zeinean soilik emakumeak idazteko aukera izan zuten. Aldizkariko idazleen artean Emma Goldman, Lucia Sanchez Saornil, Maria Luisa Cobos, Lola Iturbe edo Trinidad Urien bezalako emakumeak aurki ditzazkegu.

Beraien idei eta ekintza aurrerakoiak direla eta Emakume Askeak erreferente izaten jarraitzen dute. Gure ardura ondare hau mantentzea da, emakumeen burujabetasuna eta askatasunaren aldeko borrokan erabilgarria izan dadin.

Elkarte honen sorreratik zortzi hamarkada ostean, erakusketa ibiltari honen bidez, Anselmo Lorenzo Fundazioak emakume hauen lana berreskuratu nahi izan du, historian merezi duten lekua eskeiniz. Erakusketa elkartearen sorkuntza eta garapena, aldarrikapen eta ekintza nagusiak, berdintasuna, hezkuntza, lana eta sexualitatearen inguruko planteamenduak eta faxismoaren kontrako guda irabazteko parte-hartze aktiboari buruzko informazioa biltzen duten 16 panel, soinu eta ikus-entzunezko material ezberdinez osatuta dago.

Osorik irakurri