12 urtetik gorakoentzat dira (adingabekoek arduradun batekin hartu beharko dute parte) eta galtzadatik modu seguruan zirkulatzen ikastea eta txirrindularien, oinezkoen eta beste garraiobide batzuen arteko bizikidetza ezin hobea lortzea dira helburuak.
Ikastaroen xedeen artean badago txirrindulariek uriko bide-mota guztietatik eta egoera guztietan zirkulatzen ikastea; esate baterako, bidegorrietatik, partekatutako bideetatik, galtzadekiko bidegurutzeetatik, pasabideetatik edo nola jokatu biribilguneetan.
Bilboko Udalak doan ematen ditu ikastaroak. Izena emateko Udalaren informazio-telefonora deitu behar da: 010 edo 944 010 010. Eskarian norberak bere bizikletaz ala Bilboko Udalak lagatako bizikleta batekin parte hartuko duen adierazi beharra dago.
Ikastaroan parte hartzen dutenei informazioa emango diete bizikletaz zirkula daitekeen oinezkoen aldeei buruz eta horietatik zirkulatzeko baldintzei buruz. Segurtasuna hobetzeko eta besteek bizikletaria hobeto ikusteko arropaz ere gomendio batzuk emango dizkiete, baita erabili baino lehen bizikletaren egoera egiaztatzeko gomendio batzuk ere.
Lekuak mugatuta daude. Ikastaro bakoitzaren iraupena ordu bi eta erdikoa izango da. Ikastaroetako parte-hartzaileak Itsas Museoaren aurreko zabaldegian, Euskalduna zubiaren azpian, Bilbon Bizi lema duten edukiontzien ondoan, elkartuko dira.