Bilboko Udalak antolatzen dituen tailerretan izena emateko epea gaur zabaldu dute

uriola.eus 2018ko ira. 12a, 11:12

Hitzorduen eta izena-emateko orduen zozketaren emaitzak gaurtik aurrera kontsulta daitezke barrutietako udaltegietan, www.bilbao.eus webgunean eta informaziorako 94 4010 010 eta 010 telefonoetan. Izena irailaren 26ra eman ahal izango da eta urriaren 3an libre gelditu diren plazak betetzeko eta gela irekietan matrikulatzeko epea zabalduko da.

Bilboko Udalak 2018-2019 ikasturterako antolatu dituen 346 tailerretan aurreinskripzioa egiteko epea bihar, irailak 12, hasiko da hilaren 26ra arte. Hitzorduen eta izena-emateko orduen zozketa atzo egin zen eta emaitzak gaurtik aurrera kontsulta daitezke barrutietako udaltegietan, www.bilbao.eus webgunean eta informaziorako 94 4010 010 eta 010 telefonoetan.

Hitzordua daukaten pertsonek aukeratutako zentroan edo zentroetan eskura dauden jardueren artean hautatzeko modua izango dute. Gehienez, bi tailer aisia eta kirola eta berdintasunaren alorretan, eta jarduera bakarra kultur tailerretan. 

Jarduera aukeratzean, ordainketa-agiri bat inprimatuko da. Ordainketa geroago egingo da, agirian zehaztutako epearen barruan. Ordainketa egin ezean, plaza hutsik eta libre geratuko da.

Urriaren 3an, libre gelditu diren plazak betetzeko eta gela irekietan izena emateko inskripzio epe berria zabalduko da. Edonork eman ahal izango du izena hutsik geratu diren plazetarako, baita aurreinskripziorik egin ez dutenek ere. Plaza libreak dituzten ikastaroak edo tailerrak baino ezin izango dira hautatu eta ez da itxaron-zerrendarik egongo.

346 JARDUETA ETA TAILER

Udal ikastaro eta tailerren aurreko edizioetako erabiltzaileen beharrizanei eta iradokizunei kasu eginez, 2018-2019 edizio honetarako Udalak 6.796 plaza eskainiko ditu 346 jardueratan; horiez gain, gela irekietan beste 170 plaza eskainiko dira. Aurten 6. Barrutian jarduera gehiago eskaini dira, hain zuzen ere, aisia eta kirol arloko 6 ikastaro berri eta kulturako beste bat.

Bilboko Udalak era askotako ikastaro eta tailerrak antolatzen ditu adin, gustu eta egoera fisiko guztietako pertsonentzat, urian erroldatuta daudenentzat. Kirola, kultura eta aisiaren arloko jarduerak; berdintasunaren aldeko tailerrak, adineko pertsonentzako jarduerak... den-denak ezaguera berriak eskuratzen eta pertsonen arteko harremanak sustatzen lagunduko duten aisialdirako alternatiba osasuntsuak eskaintzeko asmoz.

2018-2019ko IKASTAROEN ETA TAILERREN GIDA

Bilboko Udalak hamargarren urtez argitaratu du Ikastaro eta Tailerren Gida bateratua, udaltegietan 2018-2019 ikasturteangauzatuko den jarduera-eskaintza anitzaren azken xehetasunak bildu eta urtez urte kontsulta errazeko tresna praktikotzat sendotuz joan den argitalpena. Gida eskuragarri dago Bilboko Udalaren webgunean formatu digitalean; udategi guztietan paperean izango da.

Herritarrak ikastaro eta tailerren eskaintza zabalaz gidatzeko argitalpen hau ezinbesteko tresna bilakatu da, Udaleko zenbait sailek antolatutako jarduera guztien ikuspegi osoa ematen baitu. Gainera beharrezko informazio guztia eskaintzen du, bai gaika (kultura, berdintasuna, aisialdia eta kirola, adinekoen osasuna) zein ikastaro eta tailerretako bakoitzaren kokapen fisikoaren arabera.