Ahal Duguk, Ezker Anitza – IUk eta Equo Berdeak taldeak osatutako koalizioaren ustez, aurten ere, tamalez, eraso matxistek Bilboko Aste Nagusia zikindu dute. 9 jai-egunetan sexu-askatasunaren aurkako delituengatiko lau salaketa erregistratu dira guztira. “Salaketak izozmendiaren tontorra baino ez dira. Ondo dakigu eraso gehiago izaten direla salatzen direnak baino, eta horregatik ez dugu ulertzen Udal Gobernuak gaitzetsi nahi ez izatea tartean salaketarik ez badago. Zoritxarrez ikusten dugu Bilboko Konpartsen protokoloa beste behin ere ezbaian jarri dela, nahiz eta aurten ere aparteko lana egin duten emakumeen defentsan eta jai-esparruaren barruan arazoa nabarmentzeko. Gobernuak ez duelako horrelakorik egin”, adierazi du Carmen Muñozek, udal-taldearen bozeramaileak.
Osorik irakurri