Miribilla, Arabella, Olabeaga eta Zorrotza auzoetako asteburuko planak

uriola.eus 2018ko ira. 13a, 09:38

Abuztua joan da, baina oraindik udan jarraitzen dugu, beraz, auzoetako jaietan gozatzeko aukerak badira. Asteburu honetan, adibidez, Miribilla, Olabeaga eta Zorrotza auzoetan giro ederrean asteburua pasatzeko aukera egongo da.

Miribilla auzoko festen bigarren asteburua izango da hau. Gero eta jende gehaigo biltzen dituen jaiak dira hauek, eta pasa den asteko paella lehiaketan, azken urteetan bezala, auzoko plaza guztiz bete zen. Asteburu honetan, berriz, marmitako lehiaketa izango da larunbatean. Horrez gain, bihar Urrats erromeria egongo da gaua girotzen. Larunbatean, ordea, Las Fellini eta Dj Txitxo izango dira gaueko arduradunak. Goizeetan eta arratsaldetan umeentzako jolasak, bazkari herrikoiak, mozorro lehiaketak... denetarik auzoan ederto pasatzeko.

Olabeagan ere eskaitza zabala prestatu dute. Hemen ere jaien bigarren asteburua izango da eta gelditzen diren hiru egun hauek ekintzez beteta egongo dira. Bingoa, txistorrada, sukaldaritza tailerrak etxeko tailerrentzat, mus txapelketa, herriko paellada igandean bazkaltzeko... Gauetan, ere, kontzertuak, Dj-ak eta erromeriak egongo dira jaia luzera arte iraun dezan.

Arabellan ere auzoko jaiak ospatuko dituzte asteburu honetan. Auzotik ere Las Fellini passatuko dira. Gastronomikoan, berriz, patata tortilla lehiaketa egingo dute. Beste auzoetan bezala, mozorroak, puzgarriak, umeentzako jolasak, musa... denetarik ondo pasatzeko.

Zorrotzan, ordea, datorren asteburura arte ez dira auzoko jaiak izango. Baina, hala ere, asteburu honetarako zerbait prestatu dute auzoa girotzen hasteko. Fredi Paia eta Arkaitz Estiballes bertsolariak auzotik ibiliko dira bihar arratsaldean bertso-poteoan. 19:30ean Fray Juan kalean hasi eta tabernaz-taberna joango dira auzoa girotzen. Jaiak etorri baino lehen beroketa egiteko ekintza aproposa izango da. Beraz, uda amaitu arte giroa bermatuta dago Bilboko auzoetan.