Bilbao Kirolak-ek jasotako eskari guztiei erantzun die eta, hartara, Bilboko 67 ikastetxeko 12.323 ikaslek udal instalazioak erabiliko dituzte 2018-2019 ikasturtean kirol jarduerak egiteko euren ikastetxeetako hezkuntza arautuaren esparruan.
Ikasle gehienek, hain zuzen 7.671 ikaslek, Artxanda, Txurdinaga, Abusu, San Ignazio, Errekalde, Deustu edo Zorrotzako udal kiroldegietako pabilioiak erabiliko dituzte. Beste 4.652 eskola-umek, berriz, 9 udal kiroldegiko igerileku estaliak erabiliko dituzte. Kiroldegi guztiek dituzte instalazio horiek, Casillakoak izan ezik. Ikastetxeek goizeko orduetan erabiliko dituzte instalazioak. Institutuentzako ordutegia, ostera, 16:00etara arte luzatuko da.
Udalak urtero 540.000 euro inguru inbertitzen ditu programa honetan. Udalak kirola eta ohitura osasungarriak sustatu eta bultzatu nahi ditu umeen eta gaztetxoen artean, horixe baita Kirolerako Bilboko Plan Estrategikoaren jarduera-ildoetako bat.