Zinebiren 60. edizioa azaroaren 9tik 16ra ospatuko da

uriola.eus 2018ko ira. 18a, 11:05

Vanesa Fernández Guerra Zinebiko zuzendari berriak eta Nekane Alonso Kultura zinegotziak programaren aurrerapena eta jaialdiaren irudi berria aurkeztu dituzte Bilbon. Bi euskal artistak hartu dute parte. Edizio honetako kartela Koldo Atxagak egin du, eta Maite Leyún artistak saria berriro diseinatu du, Zinebiren sinboloa den Mikeldi berria.

ZINEBIk, bere 60. edizioa ospatuko du azaroaren 9tik 16ra, “La Flor” filmaren Estatuko aurkezpenarekin eta lan horren zuzendariari, Mariano Llinászinegile argentinarrari, Ohorezko Mikeldia emanez. Zinegilea Bilbon egongo da, saria jasotzeko eta hamarkada batez egin den eta ia 14 ordu irauten dituen filma aurkezteko.

Vanesa Fernández Guerra ZINEBIko zuzendari berriak eta Nekane Alonso Kultura zinegotziak programaren aurrerapena eta jaialdiaren irudi berria aurkeztu dituzte gaur goizean Bilbon. Bi euskal artistak hartu dute parte. Edizio honetako kartela Koldo Atxagak egin du, eta Maite Leyún artistak saria berriro diseinatu du, ZINEBIren sinboloa den Mikeldi berria.

Horrela, Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak – ZINEBIk, Mariano Llinás zuzendari eta gidoilari argentinarrari emango dio 60. edizio honetako lehenengo Ohorezko Mikeldia, zine garaikidearen nazioarteko panoraman berritzaileenetakoa den zinegile argentinarraren lan osoak erakusten dituen sorkuntzarako talentu bikaina eta erradikalitate estetikoa aintzatetsiz.

Zinegileak jaialdiaren inaugurazio ekitaldian jasoko du saria, azaroaren 9an, 20:00etatik aurrera, Bilboko Arriaga Antzokian. Horrez gain, inaugurazio ekitaldi horretan, “La Flor” lanaren protagonistak diren eta Piel de Lava talde artistikoa osatzen duten lau emakume antzezleek ere hartuko dute parte.

MIKELDI BERRIA

60. urteurrenarekin bat etorriz, Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak – ZINEBIk bi euskal artistarengan jarri du konfiantzajaialdiaren bi elementu bereizgarri berriro diseinatzeko, kartela eta Mikeldiko idoloaren irudia duen saria. Azken hori, tokiko kultura kontuan hartzeko eta Bilboren izena nazioarteko zinearen lehen planora eramateko erabakiaren ondorioz egin zen. 

ZINEBIren saria berriro diseinatzeko lana Maite Leyún artista nafarrari eskatu zaio, eta Mikeldi sariaren irakurketa estetiko eta diseinu berria egin ditu. Duela milaka urte egindako irudian oinarrituta, forma berria sortzea bilatzen da, ezagutzen ez dugun ezer gogoraraziko ez duen arren, Mikeldia gogoraraziko duena. Aurreko ezaugarriak berriro aztertuz, artistak inskripzioen ideia berreskuratu du, diskoaren, jatorrizko piezaren eta proposamen berri honen artean bat egiteko elementu nagusiaren, barruan jartzeko. Horrela, antzinako taila batetik abiatuta forma berria izan nahi duen zeramikazko objektua sortzen da, gauzak egiteko moduari garrantzia ematen dioten eta zerbait kontatzeaz arduratzen diren pertsonen lana aintzatesteko.

Maite Leyún Arte Ederretan lizentziatua eta doktorea da UPV / EHUn, zeramika garaikide espezialitatean. Bere lana zeramikan zentratzen da, abiapuntu gisa, eta diziplina anitzeko izaerarekin osatzen da. Erabiltzen dituen materialak eta bilatzen dituen formak errealitate garaikidearekin lotuta daude beti, eskulturaren, instalazioaren, diseinuaren, performancearen edo eskuz egindakoaren artean dauden mugak ahaztuta, aldi berean gaia eta galdera izateko gaitasuna duten bolumenak sortzeko ahaleginean. Nazio eta nazioarte mailako hainbat erakusketatan hartu du parte, eta zenbait sari eta beka jaso ditu.

60. edizio honetako kartelaren egileari dagokionez, Koldo Atxaga Arte Ederretan lizentziatua eta Ikus-entzunezko Komunikazioan doktore da, eta unibertsitateko irakasle eta diseinugile gisa egiten du lan. Interes berezia du kultur alorrean, eta logoak, kartelak, azalak eta kreditu tituluak diseinatzen ditu alor horretarako. Kartelari dagokionez zituen sorkuntzarako baldintzak argiak izan ziren hasiera hasieratik: gorria, abstraktua eta kontzeptuala. Zeluloidearen gainean zuzenean margotzen zuen José Antonio Sistiagaren filmetan inspiratzen da. Eskala txiki-txikiko ehundurak eta inperfekzioak handitu egiten ziren zineko pantailan, itxura kosmikoa zuten forma organikoak erakutsiz.

ZINEBI, Film laburraren eta dokumentalaren kategorian Espainian A Klasea duen nazioarteko jaialdi bakarra da, 1974tik FIAPF erakundeak (Film Ekoizleen Elkarteen Nazioarteko Federazioa) aintzatetsia. Hollywoodeko Akademiak Oscar Sarien kalifikatzaile gisa hartzen du, sariketa ofizialeko film laburren artean, eta BAFTA Sarietarako eta Goya Sarietarako jaialdi kalifikatzaile ere bada.