Ondo pasatzeko espazioa ez eze, hazteko, esperimentatzeko eta kideen artean egoteko espazioa ere izango da. Gaztekluba Udaprogramaren arrakastaren ostean jarri du abian Udalak ekimen berri hau; izan ere, 3.000 gaztetxok hartu zuten parte Udalak programatutako jardueretan. Programa hau ekaineko azken astetik uztailaren lehenengo astera arte luzatu zen.
“#GazteKluba Iraila programan, batetik, abentura eta kirola uztartzen dituzten 3 irteera egingo dira Bilbotik kanpo bilbotar gazteekin eta, bestetik, Euskalduna Jauregiaren ondoko saskibaloi kantxetan aisiarako eta elkarrekin egoteko espazioa egongo da, 25 jarduera baino gehiagorekin.
3 IRTEERA BILBOTIK KANPO
Irailaren 22an eta 23an “#GazteKLUBA Iraila” programak kirola eta abentura uztartzen dituzten 3 irteera eskaintzen dizkie Bilboko 110 gaztetxori. Irailaren 22an, gaztetxoek surfa egingo dute Sopelan eta irailaren 23an, berriz, Sobróngo Abentura Parkean izango dira eta rafting-a egingo dute Ebro Garaian. Irteeren ordutegia 10:00etatik 17:00etara izango da, gutxi gorabehera. Autobusean joango dira leku guzti horietara, begiraleekin. Prezioa pertsonako 5 eurokoa da.
#GazteKLUBA espazioa Euskalduna Jauregiaren atzeko saskibaloi-kantxetan jarriko da. Espazio horretan zenbait gune jarriko dira eta arratsaldeetan, 17:30etik 20:30era bitartean, hainbat kirol eta aisiako jarduera egingo dira aldi berean. Horrez gain, gazteak euren kasa egoteko eta ondo pasatzeko egonlekua ere egokituko da.
Aste osoan chill out gunea egongo da, gazteentzako musika-emanaldiekin. Dantzak ere izango du protagonismoa aste osoan, dantzako masterclass-ak eta hip-hop-eko, break dance-ko dancehall-eko eta suffle-ko koreografiak eta random dance-ko masterclassa egingo baitira.
Egunero egongo dira kirol jarduerak: parkourra, 3x3 saskibaloia, street workout-a, jarduerak Itsasadarrean (big sup-a eta piraguak), rokodromoa eta skate park-a. Bideo-jokoen eta jolasen zaleek ere aukera zabala izango dute aste osoan zehar. Beste proposamen batzuk ere egongo dira, hala nola, beat box-eko eta elastikoak eta txanoak serigrafiatzeko tailerrak, karaokea eta DJ-en eguneroko tailerra.