ONCEko itsu-txakurrek erakustaldi bat egingo dute ostiralean

uriola.eus 2018ko ira. 19a, 10:12

Mugikortasunaren Aste Europarra dela eta Erripako Kaian txakurrek erakustaldia eskeiniko dute.

ONCEren Itsu-Txakurren Fundazioak egun arte 2.500 zakur prestatu ditu eta beste hainbeste pertsona itsuei zerbitzua eman die ere, haien autonomia, desplazamendua, eta seguritatea hobetzeko. Itsu- zakurrek bat egingo dute Bilboko Mugikortasunaren Aste Europarrarekin, datorren ostiralean, irailaren 21ean, 12:00etatk 14:00etara Erripako Kaian eskeiniko den erakustaldiarekin.

Erakustaldia hiritar orori dago zuzendua, eta bertan itsu- zakurrez gain hezitzaileek ere hartuko dute parte. Gaur egun Euskal Erkidegoan 35 itsu- txakurrek diardute lanean haien jabeekin.