Benito Lertxundi izango da Fair Sadurday irekitze ekitaldiko protagonista

uriola.eus 2018ko ira. 20a, 09:37

Azaroak 23, ostirala, 20:00etan Bilbao Arena pabilioian Fair Saturday 2018ren Irekitze Ekitaldia ospatuko da. Fair Saturday, inpaktu soziala duen kultur mugimendu globala, Bilbon 2014. urtean jaio zen, eta ordutik munduan zehar zabaldu da.

Londresen ospatutako BBC-ren “Proms-en azken gaua” eredutzat harturik, ikuskizunak adin desberdinetako pertsonei zuzendutako ospakizun kultural herrikoia izatea du helburu. Gainera, ikuskizunean parte hartuko duten erakundeak bizkaitarrak eta bilbotarrak dira. Bilboko Koral ElkarteaRossini Abesbatza eta EHU Abesbatza izango dira talde nagusiak, Bilboko Udal Musika Bandarekin batera. José R. Pascual-Vilaplanaren agindupean joko dute gau honetan.

Hauekin batera, BAE-ren (Bizkaiko Abesbatza Elkartea) eta antolatzaileen gonbidapen irekiari erantzuna eman zien Bizkaiko hainbat abesbatzek hartuko dute parte. Honez gain, Bizkaiko ehundaka neska mutilek irekitze ekitaldi honetan parte hartuko dute: Bilboko Koral Elkartea, Bilbao Musikako Gazte Abesbatza, Gazte Schola Barakaldo eta beste hainbat ikastetxetako abesbatzei esker. Guztira 1.000 pertsonek ikuskizun paregabe bat sortuko dute, abesti herrikoiak eta ezagunak abestuz, hala nola, Itoizen “Lau teilatu”, Carmina Buranako “Oh Fortuna”, “We are the world”, Nabuccoren “Va pensiero” baita musikaldi, opera, pop eta hots banda ezagunen abesti gehiago ere.

Ekitaldian Benito Lertxundik gonbidatu berezi bezala parte hartuko du, bere abesti ezagunenak Bilboko Udal Musika Banda eta abesbatza parte hartzaileekin batera abestuz. Marta Ubieta soprano bilbotarrak eta ELEY pop taldeak ere parte hartuko dute. Guzti hau holograma eta videomapping efektuak dituen ikus-entzunezko ikuskizun batekin gertatuko da Necsum, Erandion jaiotako ikuz-entzunezko ikuskizun artistikoen sorkuntzan liderra den enpresari esker.

Ikuskizunaren bidez lortutako etekin guztiak, izatekotan, Fair Saturday-k bultzatutako “Barrera Ikusezinak” mikromezenazgo kultural programa finantzatzeko erabiliko dira. “Barrera Ikusezinak” baztertutako umeen integrazioa kulturaren bitartez lortzea du helburu eta gaur egun 15 ume inguru dira programa honen parte. Gainera abesbatza guztiek haiek hautatutako proiektu sozial bat lagunduko dute haien ordainaren bidez.

Ikuskizunak Bilboko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesa dauka. Gainera, Petronorren 50. urteurrenaren ospakizunetako bat izango da. Honez gain, ikuskizun hau Seguros Bilbao, Laboral Kutxa eta Necsum Technology for Emotion enpresei esker gertatuko da.