Maria Benito artista zaldibartarraren lana Bilbon ikusgai

uriola.eus 2018ko ira. 20a, 09:01

Abestu eta hitz egitearen artean erakusketa bihar, irailak 21, 19:30ean inauguratuko da eta urriaren 19ra arte ikusi ahal izango da zentroaren erakusketa Bilboarte aretoan.

Zaldibarreko artista honen erakusketaren izena ‘Sprechgesang’ izeneko musika-kontzeptuan dauka oinarria. Hitz alemaniar honek abestu eta hitz-egitearen artean aurkitzen den teknika bokal bati igortzen dion termino musikala da, eta abiapuntutzat hartzen du hau bere proiektua garatzeko. Bere oinarrizko ikerketa guneak, idazkera eta zinea, pieza bakoitzean hauteman daitezke, erritmoetan eta sonoritatean oinarritutako sortzeko modu bat errebelatuz.

Idatzi, hitz egin, abestu eta errezitatzearen artean dauden mugen eta topaguneen ikerketak, konparazio bat egitea eragiten du Beniton: Kodigo eta Kaiser raperoen arteko oilar bataila (rap generoaren barruan musika-enfrentamendu ezagunak) eta Ramón Gómez de la Serna mintzalaria. Rap-a eta Quejío-az gain, edozein forma oralak erakar dezake artistaren interesa, hauetan emozioa eta estruktura aurkitzen ditu piezak lantzeko.

 

MARIA BENITORI BURUZ

Maria Benito Píriz (1992) Arte Ederretan lizentziatua da EHUn (2014) eta Ikerketa eta Sorkuntza masterra (2015) burutu du unibertsitate berberan. Eskultura, bideoa, soinua eta idazkeraren moduko diziplinekin lan egiten du. Bizkaiko Foru Aldundiko sortzaileentzako beka (2018) eta BilbaoArteko urte bateko egoitza beka (2017) jaso ditu.

Bilboko Guggenheim Museoan, Noain Zentro Kulturalean, Ertibil-en, Okela AMP-en, BilbaoArte Fundazioan eta Errioxako Arte Joven-en erakutsi ditu bere lanak. Azken honetan, “Transformación de poesía” bideoarekin, hirugarren saria jaso du.

Bere lana testua eta olerkiaren inguruan mugitzen da beti, eta hauek nola beste zerbait batean eraldatu daitezkeen.