Erakustaldian, itsu-txakurrak oztopo finko eta mugikorrak ekiditeko; bide gurutzeak eta kosken berri emateko; sarrerak eta irteerak bilatzeko, oinezkoei pasabideak bilatzeko; eskailerak edota autobus geltokiak bilatzeko gai direla azpimarratu dute adituek.
Gehien erabiltzen diren arrazak laborari erretrieverra, golden erretrieverra, artzain-zakur alemaniarra eta flat coated erretrieverradira. Azpimarragarria da legeek babesa ematen dietele itsu- zakurrak erabiltzen dituztenak bai haiekin batera edonon sartu ahal izateko, bai garraiobidetan, edota toki publiko zein erabilgarritasun publikokoetan.
28 urte itsu-txakurrak trebatzen
Pertsona itsuen gizarteratzea da ONCEren helburu nagusienetako bat. Enplegua, gizarte harremanak, kulturalak, eta norbanakoaren autonomia dira integrazio horren ezin besteko oinarriak. Gero eta konplexuagoa den ingurunean, independentziaz batetik bestera mugitzeak pertsona itsuei ere konponbide fidagarriak eta bizkorrak eskura edukitzea behartu ditu, eta hori hala da itsu- zakurrei esker. Pertsona itsu batentzako tresnarik hoberena da mugikortasuna bermatzeko, eta ikusten ez duenaren begi bilakatzen da animalia.
Horregatik, 1990ko irailaren 24an ONCEk Itsu- Zakurraren ONCE Fundazioa (FOPG) sortu zuen bai Europa zein Estatu Batuetako itsu- zakurren eskolak eredu gisa hartuaz. Egun Boadilla del Monten (Madrilen) dago egoitza, guztira 110.000 metro kuadro ditu eta bertan prozesu guztia bideratzen dute: txakurkumeen heziketa, ostatu eta zaintza, zakurren entrenamendua, albaitaritza klinika, erretiratu diren zakurren aterpea eta itsu- zakurren erabiltzaileen formaziorako erresidentzia ere.