‘Giza Eskubideen Emakumezko Defendatzaileak’ hitzaldiak bihar hasiko dira

uriola.eus 2018ko ira. 24a, 09:34

EHUko Bizkaia Aretoan egingo dira, irailaren 25ean eta 26an, lan egiteko eta esperientziak trukatzeko jardunaldi bi, eta berriro ere desparekotasun-dinamikak gainditzea eta genero-berdintasuna lortzeko garapen-estrategiak eraikitzea izango dira ardatzak.

Garapenerako Estrategia Positiboen Jardunaldien XII. edizioaren irekiera instituzionala irailaren 25ean (martitzena) egingo da Bizkaia Aretoan, 18:00etan, honako hauek buru direla: Itziar Urtasun Jimeno Bilboko Udaleko Berdintasun, Lankidetza, Bizikidetza eta Jaietako Saileko zinegotzia, Paul Ortega Etcheverry Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendaria eta Izaskun Landaida Larizgoitia Emakunde-Emakumearen euskal Institutuaren zuzendaria.

Jardunaldiak, bereziki, garapenerako lankidetzaren arloan lan egiten duten eragileentzat (GGKE edo erakunde publikoetako pertsonal teknikoa), giza eskubideen aldeko elkarteentzat eta emakume- eta feminista-erakundeentzat dira. Parte hartzeko, nahitaezkoa da agencia@elankidetza.eus helbidean izena ematea. Irailaren 24a (astelehena) izango da izena emateko azken eguna.

Hitzordu horretan, aurkezpen-ekitaldia eta inaugurazio-ponentzia bi izango dira, eta han aurkeztuko dira ildo nagusia, ardatzak eta azpimarratu nahi diren elementuak; 3 mahai informazio eta eztabaidarako, ondorengo dimentsioei helduz: alderdi psikosoziala, erakundeen indartzea eta aginteekiko harremanak, emakumeen esperientziak trukatuz; eta 3 aldibereko tailer martxan jartzea, mahaietan landu diren dimentsioen inguruan dauden praktika, esperientzia eta hausnarketetan sakontzeko helburuarekin.

HIZLARIAK ETA ESPERIENTZIAK

MARUSIA LÓPEZ, Asociadas por lo Justo (JASS) elkartekoa. Feminista mexikarra, ia 20 urteko ibilbidea egin duena giza eskubideen, garapenaren eta demokraziaren aldeko nazioko eta nazioarteko erakundeetan. Etnologian lizentziaduna da, eta bere herrialdean aitorpen batzuk egin zaizkio giza eskubideen eta emakumearen aldeko lanagatik.

FRANCIA MÁRQUEZ. Lider afrokolonbiarra, aktibista eta giza eskubideen defendatzailea. Márquezek emakume eta gazteen martxa bat antolatu zuen bere herritik Bogotáraino legez kanpoko meatzaritzaren aurka eta beren komunitatearen defentsan. Giza Eskubideen Defentsaren 2015ko Sari Nazionala eta 2018ko Goldman Ingurumen Saria —‘Ingurumenaren Nobel Saria’ gisa ezagutzen dena— irabazi zituen.

FÁTIMA SHEHU, Zuzenbidean lizentziaduna eta NECSOB sozietate zibilaren erakundeen Bornoko (Nigeria) —Boko Haram-en terrorismoaren habia— erakundeen sareko abokatua, desplazatuen eremuetan sexu- eta genero-indarkeria jasan duten emakume eta neskekin lan egiten duena. Haren sarean, bere herrialdeko ipar-ekialdeko 100 gizarte-erakunde baino gehiago biltzen dira.

ANA MARÍA LOZANO. Kolonbiako ANSUR kolektiboko Giza Eskubideen Defendatzailea, bakea tresna psikosozialen eta babes-tresnen eraikuntzaren bidez eraikitzeko, prozesu emozionalari eta kolektiboari lagunduz.

SHEREEN ESSOF. Zimbabwe feminista, akademiko eta hezitzaile errespetatua, Asociadas por lo Justo (JASS) elkarteko giza eskubideei eta ahalduntzeari buruzko programak aurrera eramaten dituena Hegoafrikan eta Malawi, Zambia eta Zimbabwerako. 

DAMAIRIA PAKPAHAN. Protection International erakundeko aktibista indonesiarra. Erakunde horrek giza eskubideen defendatzaileen segurtasuna babesteko lan egiten du. 

ESTELLA KABACHWEZI. Giza eskubideen aldeko abokatua da Ugandan, DefendDefenders erakundearentzat; hura giza eskubideen aldeko erakunde bat da Ekialdeko Afrikarako eta Afrikako Adarrerako. Erakunde horren helburua da giza eskubideen defendatzaileen lana indartzea, jazarpen-arriskuaren aurrean haien ahultasuna murriztea eta haiek babesteko neurri zehatzak sustatzea.

ANTHEA TADERERA. Coalition of African Lesbians aktibismo feminista eta panafrikanistako erakundeen sarekoa da Zimbabwen. Erakunde hori emakumeen askatasunaren, justiziaren eta autonomiaren aldeko borrokarekin konprometituta dago eta Saharaz hegoaldeko Afrikako hamar herrialdetako erakundeak biltzen ditu.

HELENA MANRIQUE. Defendatzaileen laguntza psikosozialean aditua. Movimiento por la Pazeko psikologoa

VICENTE VALLIES. Testuinguruaren analisian, prebentzio integraleko estrategien eraikuntzan eta nazioarteko intzidentzian aditua, Latinoamerikan eta Afrikan esperientzia duena.

ELGHALIA DJIMI. Giza eskubideen aldeko defendatzaile sahararra.