Bertan, hiri eredutik kanpo gelditu diren elkarte guztiek leku propio bat izango dutela argitu dute. Horregatik, eztabaidak eta mahai inguruak izango dira protagonistak, hausnartzeko lekua izango delako. Horrez gain, era askotako tailerrak ere antolatu dituzte.
Nola ez, antzerkiak, musika, herri azoka eta janaria egongo dira. Umeek, ere, bere lekua izango dute, eta beraintzako aproposak diren jolasak edukiko dituzte.
'11 Botxo Eguna' egun Bilbok jarraitzen duen hiri ereduaren kontra egiteko jardunaldia izango da. Bilbotarrentzat aproposagoak izan daitezkeen beste aukerak ikustarazteko eta hitza hartzeko. "Hiri eredu honetatik kanpo gelditu garen herritarrak eta elkarteak kalean leku propio bat izango dugu egun horretan" adierazi du bozeramaileak. Eguna urriaren 13a izango da, larunbata, eta tokia Uribitarte pasealekua.