Iñigo Cabacas Lizeranzuren erailketaren epaiketa urriaren 15ean hasiko da. Kasu honetan, 6 ertzain egongo dira akusatuen aulkian eta epaiketa 3 astez luzatu daitekeela argitu dute. Jone Goirizelaia familiaren abokatuak adierazi duenez: "Notizia ona da, hainbat urtetan borrokan egon ostean familia justizia eskatzeko aukera edukiko du".
Epaiketaren aurrean, eta Iñigo Cabacas Lizeranzuren familia eta laguneei babesa adierazteko, esparru ezberdinetako hainbat lagunek sinatutako manifestuaren aurkezpena egingo da. Esan bezala, Bilboko Kafe Antzokian bilduko dira goizeko 12:30ean
Sinatzaileen artean, besteak beste, izen hauek aurreratu ahal dituzte:
. Aitor Merino (aktore eta zuzendaria)
· Patxo Telleria (aktorea)
· Lander Otaola (aktorea)
· Itziar Ituiño (aktoresa)
· Fermin Muguruza (abeslaria)
· Kepa Junkera (musikaria)
· Aiora Renteria (Zea Mays taldeko abeslaria)
· Juan Antonio Nielfa, La Otxoa (artista)
· Dani Alvarez (EITB-ko kazetaria)
· Xabier Lapitz (EITB-ko kazetaria)
· Joseba Solozabal (Tele Bilbao-ko kazetaria)
· Iñaki Lasagabaster (UPV-ko irakaslea)
· Jule Goikoetxea (UPV-ko irakaslea)
· Cesar Martinez (UPV-ko irakaslea)
· Toti Martinez de Lezea (idazlea)
· Joxe Mari Agirretxe, Porrotx (pailazoa)