Antzerki erdi profesionala auzoetara itzuliko da udazken honetan

uriola.eus 2018ko ira. 25a, 10:47

Bilboko Zirkuituaren 17. edizioak auzoetan eskaintzen duen programazio eszenikoari ekingo dio berriro ostegun honetan Otxarkoagako udaltegian. Bertako 12 konpainiek eta artistek eskainiko dituzten 15 emanaldietatik soilik 3 izango dira euskaraz.

Azken hiruhileko honetarako genero guztiak hartuko dituzte, eta indarkeria matxistari, askatasunari eta aniztasun sexualari buruzko bi piezarekin, Bilboko Udalak, aniztasun afektibo-sexualari buruzko balioak sustatzeko duen konpromisoarekin bat etorriz. Hala ere, euskara gutxitan izango da erabiliko duten hizkuntza. Izan ere, 15 emanaldietatik soilik 3 izango dira euskaraz, urriaren 3an, 8an eta 16an.

Bilboko Zirkuitua ostegun honetan, IRAILAREN 27an, jarriko da martxan, Otxarkoagako udaltegian, Jon Madariagak idatzita eta zuzenduta umorez betetako proposamena eskainiko duen Atakados taldearen “Hoy, milagro” lanarekin. Antzezlan horrek Ikus-Entzuleen Saria lortu du Zaragozako Antzerki Jaialdian, eta Girona FITAG 2018 Jaialdian aukeratua izan da.

ZIRKUITUA EGITARAUA, 2018KO IRAILA-AZAROA

IRAILAK 27: Atakados “Hoy, milagro”. Otxarkoagako udaltegia. 
IRAILAK 28: Enriqueta Vega “Diva di Palo”. Castañoseko udaltegia. 
URRIAK 3: ATX Teatroa “Tomiris” (euskaraz). Begoñako udaltegia. 
URRIAK 4: Arimaktore “Ifigenia Glanz”. Errekaldeko udaltegia. 
URRIAK 5: Bea Insa “Trini goes to London”. Basurtuko udaltegia. 
AZAROAK 7: Helikon Teatro “La trampa mortal”. Otxarkoagako udaltegia.
AZAROAK 8: Zirkozaurre “Vademekum” (euskaraz). Castañoseko udaltegia. 
AZAROAK 9: Luna Llena “La gran depresión”. Begoñako udaltegia. 
AZAROAK 15: Laberinto Teatro “Cuando estemos tranquilas”. Solokoetxe institutua. (19:00etan). 
AZAROAK 16: ATX Teatroa “Tomiris” (euskaraz). Errekaldeko udaltegia. 
AZAROAK 21: Loop “Intervalo”. Begoñako udaltegia. 
AZAROAK 23: Enriqueta Vega “Diva di Palo”. Zorrotzako udaltegia. 
AZAROAK 24: A Teatral “La prudencia”. Buiako udaltegia. (19:00etan).
AZAROAK 29: Bea Insa “Paradigma”. Errekaldeko udaltegia.
AZAROAK 30: Mama Crea “Una celda propia”. Castañoseko udaltegia.

Emanaldiak 19:30ean hasiko dira –Buia eta Solokoetxen 19:00etan–, sarrera librearekin, leku guztiak bete arte. Zorrotzako, Basurtuko eta Castañoseko udaltegietan sarrera librea izango da, baina emanaldiak hasi baino ordubete lehenagotik udaltegietan bertan jasoko diren gonbidapenak beharko dira.