Open House Bilbao jaialdiaren II. edizioa arrakastatsua izan da berriro

uriola.eus 2018ko ira. 25a, 12:09

Open House Bilbao Euskadiko arkitektura-ekitaldi nagusia izan da berriro ere. Asteburuan, Bilbotarrek aukera izan dute normalean herritarrentzat itxita egoten diren Bilboko eta Barakaldoko 67 eraikin publiko edo pribatuetatik bat edo beste doan bisitatzeko.

Izan ere, egun bietan, 35.000 bisita baino gehiago izan da, eta horrek agerian jartzen du nolako interesa piztu duen Bilboko eta Barakaldoko arkitekturak herritarrengan. Eskari gehien ociedad Bilbainak, Boluetako PASSIVHAUS Dorreak, Iberdrola Dorreak, Deustuko Sifoiak, Ibaiganek eta ILGNER eraikinak izan dute. Jarduera osagarriei dagokienez, Open Ria, Open Galindo eta Open Txiki izan dira, interes handiena pizturik, eskura jarritako plaza guztiak lehenen agortu zaizkienak.

Erakusketaren bidez, Bilbo eta Barakaldoko historia arkitektonikoa ezagutarazi nahi izan da. Aurten, etxebizitza sozialaren arkitekturan eta itsasadarrean jarri da arreta, itsasadarra metropolia egituratzen duen elementutzat harturik.

Arkitektura-arloko erakusketa egin ahal izateko, antolatzaileek 500 boluntario baino gehiagoren laguntza eskatu dute, eta boluntario horiek izan dute 67 eraikinak herritarrei erakustek ardura. Open Housek sorreran izan zuen espirituari jarraiturik hiri guztietan, boluntarioek egin dituzte bisita guztiak, bisitak eta gidariak ez baitira profesionalak, eta eraikinera heldu ahala sartu dira herritarrak doan.

Parte hartu duten 67 eraikinek seinaleak izan dituzte barruan, eta han izan dira boluntarioak informazioa emateko, ilarak kontrolatzeko eta eraikinak erakusteko. Eraikin bakoitzean, 20-30 minutuko ibilbide gidatuak egin dira, eta 25 laguneko taldeak osatu dira bisitaldi bakoitzeko. Eraikin bakoitzak bere ahalbideen araberako irekitze-ordutegiak izan ditu.

Aurten, eraikinetara sartzeko era aldatu da eta hobekuntza honek balorazio ona jaso du. Era berean, jaialdiaren mugikortasuna sendotu da Bilbo eta Barakaldoren artean, ekimena itsasadarrean luzatzeko joerari eutsiz.

Gainera, gidariekin eta planoekin ekitaldiari buruzko informazio orokorra emateko zeuden 8 informazioguneek material guztia agortu zuten.

Ekimen hau 2017ko partaidetza-aurrekontuetan sortu zuten. Hori dela eta, OUT elkarteak —Open House Bilbao markaren jabea da bera— bigarren urtez jarraian egin du jaialdi hau. Ekitaldi hori munduko beste 40 hiritan egiten da, Open House Worldwide sarearen esparruaren barruan, eta munduko arkitektura-jaialdi handiena da.

Bilboko Udalak, bere aldetik, eskerrak eman nahi dizkie antolatzaileei eta ateak ireki dituzten eraikinen arduradunei, ekitaldi hau hirian egiteagatik eta horrela eraikinei eta hiriari bizia emateagatik. Beste alde batetik, boluntarioei ere eskertu nahi zaie emandako laguntza, 500 pertsona baino gehiago aritu baitira boluntario-lanetan, eta haiei esker egin ahal izan baita ekitaldi hau.