Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2018 urriaren 6an abiatuko da Gernika-Lumon. Kanporaketetan 30 bertsolari hasiko dira, Udabarriko Fasetik sailkatutako 29, eta 2014an finalista izan zen Oihana Bartra. Horietatik 10 sailkatuko dira finalaurrekoetara, eta han izango dituzte zain 2016ko zortzi finalistak. Finalera 8 bertsolari helduko dira.
Saioetako sarrerak erosteko aukera bi egongo dira. Internet bidez www.bertsosarrerak.eus atarian, edo saioetako egunetan txarteldegietan, 16:00etatik aurrera. Aurten ere saio guztietarako bonoa egongo da eskuragai. Bonoak kanporaketa eta finalaurreko guztietarako balioko du; finalerako, ostera, ez.