Gure hiria argazkigintza zaleentzat erreferente bilakatzea bilatzen duen programa, gonbidatutako artistetako batzuek eskainiko dituzten sei hitzaldirekin eta hiru tailerrekin osatuko da. Izan ere, beste urte batez, programatutako egileetako asko hirira etorriko dira, horien artean nazioarte mailan ezagunak diren profesionalak, hauek, besteak beste: “Fotografía de alta calidad” best seller-aren egilea den Almeriako José María Mellado; teknika konplexuak eta sortzaileak erabiliz naturako argazkigintzan espezializatuta dagoen Mario Cea; edo argazkigintza dokumentalarengatik eta argazki-kazetaritza lanarengatik ezaguna den Judith Prat.
Ohikoa denez, Bilboargazkik euskal argazkigintzan gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari diren gazteentzako lekua erreserbatu du. Horien artean dago Miren Rico Tolosa gasteiztarra, adibidez. Ikusleek Hiriko ohiko guneetan gozatu ahal izango dute arte unibertsal horretaz: Abando – Elkanoko eta Burtsako udaltegietan, UPV/EHUko Paraninfoan eta Erakusketa Aretoan, Batzar Nagusietako Aretoan, Espacio de Los Mundosen, Café Iruñan eta FNAC aretoan.
Bilboargazki2018ko programazioa gaur goizean aurkeztu da BBK Aretoan. Bertan Iñaki López de Aguileta, Bilboko Udaleko Kultura zuzendaria, Juan Armentia Euskal Herriko Argazkilari Taldeen Elkarteko presidentea, eta Oihane Aldayturriaga, BBKko Kultura Saileko teknikaria egon dira.
Bilboargazki, beste ezer baino gehiago, argazkigintzaren arteak eskaintzen dituen aukera ikusgarriez gozatzeko modua da, programatutako erakusketetan izango dugun erreferentzia estetiko eta eduki aniztasun handia dela eta. Oraingo honetan, hainbat estilotako zortzi erakusketa dira, naturako argazkien eta argazkigintza artistikoaren presentzia azpimarragarriarekin, baina baita argazkigintza sozialagoa eta bidaiei buruzkoa ere, José Beutek 2016an Etiopian egin zuen eta zuri-beltzezko “Suri People” bilduman ikus daitekeena, adibidez.
AGENDA
BALIO BERRIAK: MIREN RICO TOLOSA
“Econecesidades”
Café Iruña. Colon de Larreategi kalea, 13.
Urriaren 1etik 31ra.
JOSÉ MARÍA MELLADO
“El silencio y la luz”
Sala Axular - Bizkaia aretoa UPV/EHUko Axular Gela - Bizkaia aretoa (Paraninfoa). Abandoibarra Etorbidea, 3 -1. solairua.
Irailaren 24tik urriaren 9ra.
ARGIZAIOLA SARIA 2018
Batzar Nagusietako Aretoa. Hurtado de Amezaga kalea, 6.
Urriaren 1etik 31ra.
MARIO CEA
“Efímera”
Abandoko Udaltegia - Elkano. Elkano kalea, 20.
Urriaren 1etik 30era.
JUDITH PRAT
“Boko Haram” Bortizkeria Afrikako ekonomiaren bihotzean
EHUko Erakusketa Aretoa. Espainiako Bankua kalea, 2.
Urriaren 1etik 31ra.
JOSÉ BEUT
“Suri people”
Burtsako Udaltegia. Pilota kalea, 10.
Urriaren 16tik 31ra.
JULIÁN REDONDO
“Sin ningún destino”
Fnac-eko erakusketa aretoa. Urkixo Zumardia, 4.
Urriaren 1etik 31ra.
YIA YONG
“Memory of South Peking”
Espacio de los Mundos. Simon Bolibar kalea, 17.
Urriaren 1etik 31ra