Igandean euskara-jasa izango da Bilbon (ni banoa!)

Erabiltzailearen aurpegia Jon Intxaurraga 2018ko urr. 3a, 09:41

Euskara ariko omen du Bilbon. Jendea aterpe bila ibili ez, eta bere burua bustitzeko prest dago: lehenik, urriaren 7an eta, handik gutxira, azaroaren 23tik abenduaren 3ra.

Sekula egin ez den ariketa antolatuko da orduan, Euskaraldia, eta kaleak belarriz eta ahoz beteko dira. Mundu-mailan aitzindariak izango gara nonbait, euskara lanabes eta eta Euskal Herria jokaleku, gure hizkuntza-ohiturak aldatzeari ekingo diogulako.

 

Igandean lehengo urratsa egingo dugu Bibon eguerdian. Nor bere auzotik irten eta Eliptika plazan batuko gara. Bertan, Euskaraldian parte-hartzeko emango dugu izena, prest gaudelako euskara nonahi, edonorekin eta edonoiz erabiltzeko.


Jolas moduko bat izango da: batzuek jolastera gonbidatuko zaituzte eta besteek zurekin olgatuko dute zuzenean. Helburua: euskararen erabilera igotzea, kontua ekitea baita, egitea.

 

 

Zu ere prest bazaude, igandean ez galdu lehen euskara-jasa!