La Casilla eta Levante plazetako nagusientzako dantzaldiak bueltan dira

uriola.eus 2018ko urr. 3a, 10:23

Urriko asteburuetan ere, Uriko nagusiek, dantzaldiez disfrutatzeko aukera izango dute. Ondoren, neguko denboraldia hasiko da, beraz, bertan antolatutako Dantzaldiak bertan behera geratuko dira udaberriko denboraldia hasi arte. 

Urriko igandeetan, berriz, ekimen parte-hartzaile honek La Casilla Plazan leku izango du 18:00etatik 21:00etara. Jarduera honek adineko pertsonen bizi-kalitatea hobetzea eta zahartze aktiboa zein osasungarria ahalbidetzea du helburu.

DANTZALDIEN EGUTEGIA URRIKO LARUNBATEETAN

Urriaren 6a: Levante plaza, 18:00-21:00. Maran orkestra.
Urriaren 13a: Levante plaza, 18:00-21:00. Amigos del Swing orkestra.
Urriaren 20a: Levante plaza, 18:00-21:00. Pergola orkestra.

DANTZALDIEN EGUTEGIA URRIKO IGANDEETAN

Urriaren 7a: La Casilla plaza, 18:00-21:00. Dantza Alai orkestra.
Urriaren 14a: La Casilla plaza, 18:00-21:00. Maran orkestra.
Urriaren 21a: La Casilla plaza, 18:00-21:00. Jamaica orkestra.
Urriaren 28a: La Casilla plaza, 18:00-21:00. Galea orkestra.