Deustuko Udaltegia,
App Inventor software librearen bidez, Android mugikorrentzat hainbat aplikazio erreal diseinatzeko aukera emango dizu tailer honek. Aplikazio bat egiteko eman beharreko lehen pausuak eta tresnak aurkeztuko zaizkizue, aplikazio pertsonalizatu bat garatuko duzue, eta mugikorrean instalaturik eroango duzu. Hortik aurrera zuk nahi beste egingo dituzu! Lorea Argarate Zubiak, Telekomunikazio Teknologien ingeniariak, bideratu eta gidatuko du tailer hau.
Adin – tartea: 12-15 urte
Hizkuntza: Euskaraz eta gaztelanaiz, baina euskara izango da komunikazio-hizkuntza nagusia
Tarifa:(€/pertsona):kuota arrunta = 15 €
Plaza kopurua: gutxienez 5, eta gehienez 22
Egutegia: azaroaren 8tik abenduaren 20ra, ostegunetan
Izena ematea: 2018ko azaroaren 4a bitartean, lekuak bete arte
Ordainketarako jarraibideak izena emandako formularioa osatutakoan emango dira.
Formularioa: hemen