Sei urte baino gehiago pasa dira Iñigo Cabacas hil zutenetik. Gaur, artxibatzekotan ere izan zen kasua, bere hasierako eguna izan du. Bertan, sei ertzain daude akusatuen aulkian. Hauek, gau horretan gomazko pilotak jaurti zituztela onartu dute, edo aginte ardurak zueuzkaten une horretan.
Ertzainentzat lau urteko espetxe zigorra eskatzen du Jone Goirizelaia abokatuak daraman akusazio partikularrak eta sei urteko inhabilitazioa. Fiskalak, berriz, ez du deliturik ikusten eta absoluzioa eskatu du. Lehenengo bi akusatuen testigantzak entzun dira gaur goizean.
Epaiketa aste batzuk luzatzea espero da. Horregatik, astelehen guztietan epaitegiaren aurrean Iñigorentzat justizia eskatzeko elkarretaratzeak egingo dituzte. Lehenengoa atzo bertan egin zuten, eta gaur goizean ere jentza bildu da auzitegiaren aurrean lagunei eta senidei babesa emateko.