Reinhold Messner, La Bohème eta Bilbao Night Marathon Euskalduna Jauregian

uriola.eus 2018ko urr. 18a, 09:09

Larunbatean, urriak 20, Euskalduna Jauregiko langileek 2018ko egunik konplexuenetariko bat biziko dute jarduerari dagokionez, hain zuzen ere, egunean zehar bertan ospatuko diren hiru ekitaldi horiengatik.

Euskaldunan ikusle ugari elkartuko direnez, jauregira denboraz hurbiltzea gomendatu dute: inguruetan trafiko-dentsitatea egongo da eta sarbideetan publiko ugari.  Era berean, gogorarazi dute aparkaleku publikoak ohikoa baino demanda altuagoa izango duela. Hori dela eta, Euskalduna Jauregitik segurtasuna indartzea aurreikusi da. 

Izan ere, goizetik jendetza egongo da Jauregiaren inguruan. Goizeko 10:00etan hasiko da DP Bilbao Night Marathon Maratoiaren dortsalen bilketa. Eguerdian, berriz, Reinhold Messner alpinista italiarraren “El encanto de lo imposible” hitzaldia izango da, eta arratsaldean Pucciniren La Bohème Opera. Hau da egitarau osoa: 

  1. Reinhold Messner alpinista italiarraren “El encanto de lo imposible” hitzaldia Auditoriumean 12:00etan. Messnerek berriki jaso du Kirolaren Asturiasko Printzesaren Saria eta, Alex Txikon alpinista bizkaitarrarekin batera, mendian bizi izandako esperientzia kontatuko du.  Hitzaldi hau Messnerek Everestra oxigenorik gabe igo zeneko 40. urteurrenean sartzen da; izan ere, bera izan zen hori lortu zuen historiako lehenengo pertsona. 
  2. Expokirolak eta EDP Bilbao Night Marathon Maratoiaren dortsalen bilketa 10:00etatik 19:00etara II Hallean.Antolakuntzaren arabera, aurreikusi da azokara herrialde desberdinetako 25.000bisitari eta aurten eskaintzen diren modalitate desberdinen zaleak hurbilduko direla: running, triatloia, trail eta Bike&BTT. Horrez gain, aurreikusi da12.000 korrikalari joatea bere dortsal-txipa eta korrikalariaren poltsa hartzera.
  3. Opera: La Bohème (G. Puccini) (18/19 Denboraldia) ABAO-OLBEren eskutik 19:30ean Auditoriumean.