Bilbo Hiria Pop-Rock Lehiaketaren finalak gaur hasiko dira

uriola.eus 2018ko urr. 18a, 10:32

Bilbo Hiria Pop-Rock Lehiaketaren edizioak baditu finalistak. 32 talde aukeratu dira Europako musikaren panoraman aitzindari den lehiaketa honetan parte hartzeko. Bederatzi onenak gaurtik aurrera Bilborocken egongo dira zuzenean.

Hauek, hiru kategoria bakoitzean, bihartik aurrera (urriak 18, osteguna) arituko dira azken fasean. Horrela, bada, hiru egunetan, egun bat kategoria bakoitzeko, Bilborock aretoan izango dira 2018ko edizioko azken kontzertuak, 20:00etan hasita.

Pop-Rock (urriaren 18a, eguena)

  • WIZARD (Frantzia)
  • MAMA KILLA (Frantzia)
  • KINGS OF THE BEACH (Pontevedra)

Metal (urriaren 19a, barikua)

  • MANIPULATION (Polonia)
  • INCURSED (Bizkaia)
  • PERPETUAL NIGHT (Granada)

Urban (urriaren 20a, zapatua)

  • TTUN TTUN BRIGADE (Bizkaia)
  • SHINTOMA (Bizkaia)
  • BEATLOVE (Sevilla)

Sailkapen fasea irailaren 13an hasi zen eta urriaren 5ean bukatu zen, eta 900 pertsona inguruk ikusi dute lehiaketako kontzerturen bat. Ikusleek kontzertuen kalitatea azpimarratu dute. Taldeen azken aukeraketa egiteko, kontuan hartu da epaimahai profesional baten balorazioa eta ikusleen irizpena. Lehenengoan musikaren arloko 11 espezialista izan dira, bost Pop-Rock modalitatean eta hiruna Metal eta Urban kategorietan. Ikusleek, aldiz, botoa eman ahal izan dute sailkapeneko kontzertuen ondoren.

SARIAK

Talde finalistak sari hauek eskuratzeko lehiatuko dira:

Pop - RockaMetala - Urban 
1.4.000 euro 4.000 euro 4.000 euro 
2.2.000 euro 2.000 euro 2.000 euro 
3.1.300 euro 1.300 euro 1.300 euro

Era beran, 1.000 euroko balioa duen epaimahaiaren sari berezia ere emango zaio finalista atera ez den Bizkaiko talde edo bakarlari bati, bertoko taldeen lana sustatu eta balioa eman nahian. 

WEBGUNEA ETA STREAMING BIDEZKO FINALAK

Bilboko Udalak Bilbao Gazte webgunea jarri du zaleen eskura, webgune horretan kontsultatu ahal izan ditzaten lehiaketari buruzko informazio guztia, taldeei buruzko informazioa, emanaldien bideoak, etab. Hautatutako talde bakoitzak aurkezten dituen abestiak ere izango dira bertan entzungai, eta streaming bidez ikusi ahal izango dira finalak.

Bilboko Udalak 18 eta 35 urte bitarteko gazteek osatutako musika-taldeentzat jartzen du martxan Bilbo Hiria Pop-Rock Lehiaketa antolatzen du lehiaketa, haien talentua bultzatzeko eta zabaltzeko eta, aldi berean, Estatu zein nazioarteko beste talde batzuekin batera jotzeko aukera emateko.