Zinetxikiren hirugarren edizioa, publiko gazteenari zuzendutako zinema

uriola.eus 2018ko urr. 19a, 11:21

Urriaren amaieran itzuliko da Zinetxiki Zinemaldia, Haur eta Gazteentzako Nazioarteko Zinema Jaialdia. Jialdiak urriaren 27an ekingo dio bere hirugarren edizioari.

Hirugarren edizio honetan eskaintza zabala eta askotarikoa izango da: estreinaldiak, animaziozko film laburrak, fikzio-filmak, mundu osoko zine-eskoletako ikasleen lanak, errealizadore gazteen lanak, telebistako film eta telesaioak. Bi astetan zehar, ikusleek sormenez betetako zinema eskaintza anitza eta harrigarriaren magiaz gozatu ahal izango dute.

Jaialdiak urriaren 27an ekingo dio bere hirugarren edizioari, Bilboko Arte Ederretako Museoaren areto nagusian leku izango duen zuzeneko zinema-kontzertu saio batekin.Bertan, familiei zuzendutako animaziozko laburmetraien emanaldia egingo da eta Guillermo Endaya ,"Willie", multi-instrumentistak eta Javier Salutregi piano-joleak emanaldirako espreski sortutako soinu-banda eskeiniko digute.

Hirugarren edizio honetan, jaialdiak 2.000 pelikula baino gehiago jaso ditu 92 herrialde ezberdinetatik. Horietatik,besteak beste, Kanada, Errusia, Polonia, Mexiko edota Australia bezelako herrietako 138 lan izan dira aukeratuak Sekzio Ofizialean parte hartzeko, eta beraz, zinemaldiak eskeintzen dituen zazpi sarietako bat eskuratzeko.

Beste urte betez, Zinetxiki Zinemaldiak Bilboko Arte Ederretako Museoan izango du bere egoitza nagusia - zinema familian, tailerrak eta konferentziak -. EITBko Multibox aretoan emanaldi bereziak izango dira - TBrako edukien sekzioa -, jatorrizko bertsioan eskeinitako zinema egongo da Instituto Frantsesean eta, azkenik, jaialdiaren hedapena egongo da Euskal Herriko hainbat udalerrietatik zehar.