Iñigo Cabacasen epaia aurrera darrai. Familia eta lagunei babesa emateko berriz elkarretaratzea antolatu dute 9etatik 10:30etara Epaitegiaren aurrean (Barroeta Aldamar kalean).
Bertan, Kataluniatik etorritako begiraleek deklarazioak egingo dituzte. Hauek Laia Serra abokatua eta Kataluniako Giza Eskubideen Elkarteko kidea, Bartzelonako Abokatutzaren Elkargoaren Defentsa Batzordearen kidea eta Dones Juristes taldeko kidea. Eta Carles Guillot Stop Bales de Goma plataformako kidea dira.