Eguna goizeko 10:00etan hasiko da. Ordu horretan urte guzti hauetan izan dutenen txistularien kalejira egingo dute. Aldi berean, eta plazan bertan, urte hauetako argazki erakusketa antolatu dute. 60 urte horietan ateratako argazkiak egongo dira ikusgai, dantza taldearen ibilibidea erakusten dutenak.
Egurdian izango da ekintza nagusia. Hau, nola ez, dantza ekitaldia izango da. Done Petri plazan Bihotz Alaiko dantzariek ekitaldi berezia egingo dute eta urte guzti hauetan taldean egon diren guztiek parte hartzeko aukera izango dute. Ondoren auzotik dantza kalejirarekin jarraituko dute eta jaialdiarekin bukatzeko bazkaria egingo dute.