Bilbo, LGBTI Berdintasun Politiken I. Topaketaren Egoitza

uriola.eus 2018ko urr. 22a, 11:07

Ortzadar LGBT elkarteak antolatu du ekitaldia, eta azaroaren 29an eta 30ean izango da. Topaketak badu asmo bat: Foro bihurtzea geroan, aldian-aldian LGBT berdintasunarekin zerikusia duten politika publikoen gainean eztabaidatzeko. 

Jardunaldietan zehar, tokiko, estatuko eta nazioarteko erakundeetako hainbat ordezkarik (hamabitik gora) parte hartuko dute, zerikusia duten agente guztien aldetik, hala nola gobernuak, unibertsitateak, unibertsitate kalitateko agentziak, irakasle eta ikertzaileak eta LGBTI kolektiboak. Ortzadar LGBT elkarteak apustu handia egin du Bilbora gonbidatuz unibertsitate-munduan duten esperientzia eta eskarmentuagatik oso ospetsuak diren pertsonak.

Nabarmentzekoak dira, esate baterako: Miguel Lorente Acosta, Granadako Unibertsitateko Berdintasunaren eta Lana eta Norberaren Bizimodua Bateratzearen Ataleko zuzendaria eta 2018 eta 2012 urteen artean Berdintasun Ministerioko Genero Bortizkeriako Gobernu Ordezkari Ohia izan zena; edo Elvia González del Pliego, Jesuiten Mexikoko Unibertsitate Iberoamerikarreko Genero Arazoetarako Programaren Koordinatzailea eta NBEren Mexikoko Emakumeentzako Bulegorako Gizarte Zibilaren Aholkulari Taldeko ordezko kidea .

Hainbat erakunde eta enpresak egin nahi izan dute bat Ortzadar LGBT elkartearen ekimen honekin, eta, horien artean, nabarmentzekoak dira Bizkaiko Foru Aldundia, Bilboko Udala eta Euskaltel. Aratz Castro Ortzadar LGBT elkartearen koordinatzailearen hitzetan: "erakunde publiko eta pribatuek emandako babesa funtsezkoa izan da, eta horrek erakusten du erakunde horietako arduradunek, gai honi buruz sentsibilizaturik egoteaz landa, badakitela sentsibilitate horren arabera jokatzen. Ortzadar LGBT elkarteak, ekintza mota honen bitartez, lagundu nahi du Euskal Herria gizarte berrikuntzaren gailurrean koka dadin; Bilbo eta Bizkaia nazioarteko erreferentzia izan daitezen LGBT berdintasun politikei dagokienez".