Saniko gazteek futbito eta saskibaloi txapelketa mixtoa antolatu dute

uriola.eus 2018ko urr. 23a, 08:34

Ibarrekolanda institutuan, larunbat goiz honetan, futbito eta saskibaloi txapelketa mixtoa antolatu dute. Egun osoko jardunaldia izango da, bazkaria eta musikarekin.

Larunbat goizean kirol jaialdia antolatu dute Saniko gazteek Ibarrekolanda BHIn. Jolastu nahi duten lagunek bi kiroletan hartu beharko dute parte. Izen ematea doakoa izango da. Ordaindu beharreko gauza bakarra bazkaria izango da, 3€.

Larunbatean, urriak 27, 10:30ean geratu dira. Ibarrekolanda institutuan Taldeen zozketa egunean bertan egingo dute. Egun osoan zehar Txami Records egongo da musikaz girotzen. Parte hartzeko eta bazkaltzeko sanigazte@gmail.com helbidera idatzi behar da eta apuntatzeko epea ostiralera arte luzatu dute.