Mama Killa, Manipulation eta Beatlove izan dira Bilbo Hiria Pop-rock Lehiaketaren 30. edizioko irabazleak

uriola.eus 2018ko urr. 23a, 09:13

Mama Killa (Frantzia) pop-rock atalean, Manipulation (Polonia) metal arloan eta Beatlove (Sevilla) urban kategorian izan dira Bilbo Hiria Pop-rock Lehiaketaren 30. edizioko irabazleak.

Bilborock Aretoan egin dira lehiaketa honen sailkapen-fase guztiak, eta bertan egin dira finalak asteburuan. Musikaren arloko 11 adituk osatutako epaimahaiak (5 pop-rock, 3 metal, 3 urban) hautatu ditu sarituak.

Lehenengo sariez gain, Pop-Rock atalean, Wizard (Frantzia) eta Kings of The Beach (Pontevedra) taldeak bigarren eta hirugarren geratu dira, hurrenez hurren; Metal arloan, Perpetual Night (Granada) eta Incursed (Bizkaia) taldeek bigarren eta hirugarren sariak jaso dituzte. Urban kategorian, Ttun Ttun Brigade (Bizkaia) eta Shintoma izan dira bigarren eta hirugarren saridunak, hurrenez hurren. Azkenik, Killerkume (Bizkaia) taldeak Epaimahaiaren Saria lortu du.

Aurten, nabarmendu beharrekoa da aurkeztu diren proposamenen kalitatea, sailkapen-fasean kontzertuetara joandako jendetzak frogatzen duenez, 1.500 pertsona inguru izan baitziren, Bilbao Gazte orrian streaming bidez ere ikusi ahal izan diren kontzertuetan.

Lehiaketa honen 30. edizio honetan 527 taldek parte hartu dute (368 taldek, Pop-Rock kategorian; 113k, metalean, eta 46k, urban arloan).

Bilboko Udalak 18 eta 35 urte bitarteko gazteek osatutako musika-taldeentzat Bilbo Hiria Pop-Rock Lehiaketa antolatzen du urtero, haien talentua bultzatzeko eta zabaltzeko eta, aldi berean, Estatu zein nazioarteko beste talde batzuekin batera jotzeko aukera emateko.

30. EDIZIOKO PALMARES GUZTIA

Talde irabazleek hurrengo sariak jaso dituzte:

  • Pop-Rocka, Metala eta Urban: 4.000 €, 2.000 € eta 1.300 €.
  • Epaimahaiaren sari berezia: 1.000 euro.

Gainera, babesleek emandako sariak ere banatuko dira: zuzeneko emanaldiak eta euren musikaren zabalkundea. Aipatutakoez gain, beste 14 sari ere eman dira parte hartu duten taldeen artean. Hona hemen:

  • “Bilbao Hiria” saria Bilboko edo Bizkaiko talderik onenarentzat: Ttun Ttun Brigade (Bizkaia)
  • Aste Nagusia saria Bilboko edo Bizkaiko talderik onenentzat: Incursed (Metal).
  • Bilborock saria Bizkaiko talde aipagarri batentzat: Killerkume (Pop Rock).
  • Azkena Rock saria Euskal Autonomia Erkidegoko talde aipagarri batentzat: Giante (Álava)
  • Resurrection Fest lehiaketako talde aipagarri batentzat: Perpetual Night (Granada)
  • Shake saria lehiaketako talde aipagarri batentzat: Poolshake (Murcia)
  • Magnetron Sennheiser saria Pop-Rock, Metal eta Urbaneko abeslaririk onenentzat: Marta Domingo –Fru Katinka (Pop Rock), Lucasz Sikorsi – Manipulation (Metal) eta Borja Díez - Shintoma (Urban).
  • Sonor saria Pop-rock-eko Bizkaiko gitarrista onenarentzat: Mikel Vega – Killerkume eta Bizkaiko baxu-jotzaile onenarentzat: Josu Cobelo –Yo , Gerad.
  • Stereozona saria, eurek aukeratutako Ttun Ttun Brigade (Bizkaia).,
  • Fnac (Metal) estatuko gitarrista onenentzat, Irene Génova Dueñas –Next Step (Madrid). Estatuko baxu-jotzaile onenarentzat jesús Valera – Physis (Sevilla).
  • Letamina saria, eurek aukeratua: Killerkume (Pop-Rocka), Yo, Gerad (Pop-Rock), Ttun Ttun Brigade (Urband) eta Shintoma (Urban).
  • Sarbide arlo bakoitzean irabazleei: Mama Killa (Pop rock) Manipulation (Metal) eta beatlove (Urban)
  • Kultura Live, beraiek aukeratutakoa, Giante (Pop Rock)
  • Zarata Mondo Sonoro Euskal Autonomia Erkidegoko edo Errioxako taldeari, Shintoma (Urban).