Bilbok III Homeless Film Festival zinemaldia hartuko du

uriola.eus 2018ko urr. 23a, 12:55

Datorren urriaren 24ean eta 25ean Bilboko hirian -Bizkaia aretoan hain zuzen ere- Bizitegi elkarteak jardunaldi batzuk antolatu ditu non Homeless Film Festival nazioarteko zinemaldiaren hirugarren edizioa ospatuko duen -Abandoibarra kalea 3.a- eta sarrera doan delarik.

Zinemaldi eta giza-eskubideetan oinarritutako antzerkiari esker, etxerik gabeko pertsonen errealitatea islatuko da hirugarrengo aldiz Bilboko Udala, BBK eta Euskal Herriko Unibertsitatearen laguntzaz. Jardunaldi honek gizarte inklusioaren inguruko gaiak jorratzea du helburu, zinemaren eta antzerkiaren bidez. Aipatu behar dugu, zinemaldia Manchesterren (Erresuma Batuan) hasi zela 2011. urtean, eta munduan etxerik gabeko pertsonen sentsibilizazioan murgilduta dagoen zinemaldi bakarra dela. 

Lehenengo egunean, hots, urriaren 24ean, Homeless Film Festival ekintzak giza-antzerkian oinarritutako egitaraua garatuko du, goizeko hamarretan Bizitegi elkartearen Kuxkurum antzerki-taldeak ekitaldiari hasiera emango dio Cloti Pérez zuzendutako Kuxkurrum bere saltsanantzezlanarekin. Ondoren, Bartzelonatik etorritako Arrels Fundazioaren txanda izango da Julieta Lostumboren “Lekuko ikustezina” obrarekin. Arratsaldean, aldiz, zazpiretatik aurrera, “No les importamos” antzezlana taularatuko dute Ivan Iparraguirreren ikasleak. Lehenengo egunaren egitarauri itxiera hoberena emateko, Mujereando taldea dator Sevillatik “Quejñio de una Diosa” erakusteko, Carmen Tamayoren gidaritzapean. 

Urriak 25a, zinemaldiaren eguna izango da goizeko hamarretan gogoz hasiko den egitaraua dela medio. Etxerik Gabeko pertsonekin harremana duten laburmetraien emanaldia, ondoren eskolarteko lehiaketan sortutako laburmetraiak ere ikusiko ditugu, hala nola, Artxandape ikastola, Begoñazpi ikastola, IES Rekalde BHI eta IES Ibarrekolanda BHI. Zenbatu antzerki taldeak berriro ere liluratuko gaitu “No les importamos” salaketa antzezlanarekin. Eta, arratsaldean, bukatzeko Homeless Film Festival, Santurzine, IES Kantauri BHI eta Bizitegik grabatutako laburmetraiak ikusiko ditugu eta baita Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte zientzia eta Komunikazio Fakultatekoak ere. Berrikuntza gisa, aurten Bartzelonako Miquel Fuster “15 años en la calle” ren testigantza izango dugu entzungai. Bizitegitik, hiritargoa ilusio handiz gonbidatzen dugu cinema eta antzerki soziala ikusteko aukera paregabea izango da eta. 

Bizitegi elkartetik gogoz gonbidatzen dugu hiritargoa Homeless Film Festibalean parte hartzeko, Urriaren 24eko eta 25eko arratsaldeko saioetan hain zuzen ere. Gizarte gai honen inguruko laburmetraiak eta antzezlanak ikusteko aukera paregabea da. Jardunaldi hauen bitartez Bizitegik Etxerik Gabeko pertsonek bizi duten errealitatea ezagutzera eman nahi du. Gizarte antzerkia eta zinema sentsibilizazio etxerik gabeko pertsonen errealitatea, egunez egunekoa, eskubideak, ametsak, helburuak eta aurre egiten dituzten arazoak hobeto ulertzeko tresna batetan bilakatzen dira. Horrelako ekintza Etxerik gabeko pertsonei lotuta dauden aurreiritziak eta topikoak baztertzeko balio du. Zinemaldira joateko, aldez aurretik izena eman behar duzu ondorengo webgunean www.bizitegi.org/inscripciones