Arkadi Zaides koreografoaren “Archive” bakarkako dantza BAD jaialdian

uriola.eus 2018ko urr. 24a, 09:27

BAD – Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikide Jaialdia erdira heldu da, proposamen harrigarrienetako batzuekin eta nazioartean ospe handia duten artistekin. Gaur, urriak 24, Campos Antzokira helduko den Arkadi Zaides koreografoaren lan berria, adibidez.

BADeko programazioaren barruan, Campos Antzokiak, nazioarteko proposamen iradokigarrienetakoa jasoko du gaur, 20:00etatik aurreraArkadi Zaides koreografoaren “Archive” bakarkako dantza lana da, mundu osoko jaialdietan parte hartu duena eta Israelen kritikak eragin dituena, Israelen eta Palestinaren arteko gatazkaren azterketa artistikoa proposatzen baitu. Azken lan horretan dantza eta urte luzez Cámara B´Tselem Proiektuko boluntarioek grabatutako indarkeria irudiak nahasten dira.

Lan hori egiteko Zaidesek 4.500 bideo ordu aztertu zituen, eta keinu horietatik guztietatik, soinu guturalez lagunduta, geopolitika gainditu eta gorroto eta indarkeria keinuen katalogo unibertsal bilakatu nahi duten esaldi koreografikoak bihurtzen duen gorputz hiztegia sortzen du.  

Ostegunean, 19:30ean, Pyrenarten, BADen partaidetza duen arte eszenikoen arloko lankidetzarako programa europarraren, barruan ekoiztutako bi ikuskizunetako bat aurkeztuko da Pabellón 6 aretoanOrganik Dantza – Antzerki taldearen azken lana da, “Sareak” dantza pieza, Euskadin arrantzarako sareak konpontzen zituzten emakumeen lanaren fisikotasunean zentratutako lana.

Egun horretan bertan, 21:00etan, La FuNdicIOnek Macarena Recuerda ikus eta eszena arloetako artistaren dantza-performance lana jasoko du. “¡AY! ¡YA!” errealitatea modu desberdinetan jasotzera garamatzan ilusioa da, irudimenak iradokita edo ikusmenaren engainuaren ondorioz. Kasu honetan, Pyrenartek euskal ikuskizun gisa bultzatzen du lan hori, Pirinioetako lurraldean zabaltzeko.