Euskal emakumeen ingurune soziokulturalarekin loturiko hainbat esparrutan adituak diren hiru emakumek euskal matriarkatuaren inguruan eztabaidatuko dute Bizkaiko Foru Liburutegiaren ondoan dagoen karpa batean egingo den mahai-inguruan. Alkain Oribek, abokatua eta euskal zuzenbide zibilean aditua, Andere Larrinagak, arte historialaria, eta Jone Miren Hernándezek, antropologoa, gai horren inguruan dituzten iritziak azalduko dituzte.
Euskal matriarkatua gizartean oraindik oso errotuta dagoen ustea da, hainbat esparrutatik zalantzan jarri izan den arren. Idealizatu egin al da emakumeen boterea euskal gizartean? Aditu ospetsuek gai horren inguruan eztabaidatuko dute, antropologia, foru zuzenbide eta artearen historiatik. Mitoa edo egia? Jendearentzat irekia egongo den topaketa horretan mahai gainean jarriko den gaia da. Sarrera doakoa izango da lekua bete arte.
Bizkaiko Foru Liburutegiak antolatutako mahai-inguru hau urriaren 25eko 19:00tan hasiko da.
Ekitaldia Bizkaiko Foru Aldundiak koordinatu dituen Ondarearen Europako Jardunaldien baitan sartzen da. Gaur, urriaren 24an, Ohiana Bartra eta Miren Amuriza bertsolarien eskutik egingo den feminismoaren eta bertsolaritzaren inguruko saioan bezala. Topaketa Ondare Aretoan egingo da, 19:00etan. Sarrera doakoa eta librea izango da lekua bete arte.
Bizkaiak Ondarearen Europako Jardunaldien hemezortzigarren edizioa ospatuko du aurten, Bizkaiko Foru Aldundiak koordinatutako kultur ondarea sustatzeko programa. Bertan, 200 kultura-erakunde eta tokiko erakunde baino gehiagok eta hainbat kultura-elkartek hartuko dute parte. Urrian zehar, herritarrek Bizkaiko 70 udalerritan egingo diren doako 300 ekitaldiez gozatzeko aukera izango dute.
"Ondarea, emakumeen emaria" da aurtengo gaia eta kultur ondarearen sorkuntzan eta transmisioan emakumeek izandako garrantzia azpimarratu nahi du.