Uxue Lopez artista bilbotarraren 'Muda' lana BilbaoArten ikusgai

uriola.eus 2018ko urr. 29a, 09:26

Bilboko Udalaren arte produkzio zentroak erakusketa honetako ateak zabalik izango ditu urriaren 29tik azaroaren 23ra.

Zentroaren lantegietan ekoiztua izan den Uxue Lopezen erakusketa berria inauguratu du BilbaoArtek. 2017an bekaduna, beste sei artistekin batera aukeratua da Lopezek bere proiektuaren emaitza bakarkako erakusketa batean aurkezteko. Aldi honetan, diseinu esperimentala protagonista duen proiektu transdiziplinarra baten txanda da, zura, zeramika eta metalarekin sortutako harmoniaz betetako konposizioekin bete duena. ‘Muda’ 19:30ean irekiko ditu bere ateak eta azaroaren 23ra arte ikusigai egongo da zentroaren erakusketa aretoan.

Jatorrian ‘Compuestos’ izena izango zuen erakusketa hau esperimentazio praktikoan oinarritzen da, eta garapen etengabean dagoen proiektu handiago batean dauka jatorria. Muda izena, femeninoa eta nahitako anbiguotasunekoaLopezen lana bereizten duten aldaketa eta eraldaketari deritzo, nor zurezko, zeramikako eta metalezko piezak konbinatzen eta nahasten dituena diseinu eta estetika sentsu indartsu batekin. Erakusketa ikusgai egongo da astelehenetik ostiralera 17:30etik 20:30era, 2018ko urriaren 29tik azaroaren 23ra arte. Doako sarrera.

Honen ostean eta urteari amaiera emateko, ‘Ateak Zabalik 2018’ talde erakusketa inauguratuko da abenduaren 7an 19:00etan, aurtengo artista guztien proiektu bekatuen aurkezpenarekin.

Uxue López Iruretagoiena (Bilbo, 1992) Bilbon bizi eta lan egiten du. Arteko graduatua da EHU-koArte Ederretako fakultatean. “Zeramika: artea eta funtzioa” izeneko masterretik bere lana zeramikak dauzkan ezaugarriekin nahasten hasten da, aldatzeko aukera eta funtzioa erreferentzia-puntuak bilakatuz.

Gaur egun, Bilbon kokaturiko Hemen. izeneko proiektuan murgildua dago, non artea eta diseinuarekin erlazionaturiko jardueretan lan kolektiboan dihardu, ikasten, irakasten eta partekatzen.