IPES eta Labore Bilbo elkarteek elkarlanean elikadura burujabetzaren inguruko jardunaldiak antolatu dituzte

uriola.eus 2018ko urr. 29a, 11:08

"Elikadura burujabetza: zer egin dezakegu herritarrok Bilbotik?” hiru egunetako jardunaldia antolatu dute Labore eta IPES elkarteek Bilbon.

IPES eta Labore elkarteek jardunaldi batzuk antolatu zituzten Laboreren sorrera testuingurua laguntzeko. Oso balorazio positiboa egin zuten bi elkarteek izandako emaitzarekin. Lan kolaboratibo horren segida litzateke proposamena hau.

Jardunaldiak elikaduraren bidez eredu alternatibo baten eraikuntzan murgildu nahi duen eragile, herri sektore eta norbanako guztientzat zuzenduta dago. Bereziki, jada eraikitzen ari den komunitatearentzat zuzendua da (bere trebakuntzan sakontzeko aukera gisa ulertzeko).

Helburua elikadura burujabetzaren kontzientziazioa areagotzea eta sakontzea da; hirian, alternatiba izan nahi duen proiektu baten bultzadarekin, Labore Denda alegia. Azaroak 6-8 (asteartetik ostegunera) izango dira hiru saioak. Hiru saio.

Guztira, hiru mahai-inguru/hitzaldiz osoturiko jardunaldiak dira IPES eta Labore elkarteak elkarlanean arituko direnak. Saio guztiak arratsaldeko 19tan izango dira eta bi orduko iraupen-aurreikuspena izango dute.

 

Gaiak eta egitaraua eguneka:

 

- Azaroak 6 (asteartea) Bilboko Kafe Antzokian: “Nekazarien eta kontsumitzaileen arteko aliantzak nola bultzatu?” ( herritarrok zer egin dezakegu elikadura burujabetzaren alde? Zeintzuk dira nekazarien beharrizan larrienak? Nola erantzun diezaiekegu?) Partaideak: Unai Aranguren ( Via Campesina, EHNE Bizkaia) , Miren Saez (Etxaldeko emakumeak), Iñigo Bilbao (ENBA).

 

- Azaroak 7 (asteazkena) Indautxuko Elcano kaleko udal aretoan:“ Gazteak eta emakumeak nekazaritzaren etorkizuna” (gazteria eta emakumeon papera nekazaritza eta kontsumo ohituren aurrean. Elikadura burujabetza, etorkizuneko klabea). Partaideak: Alazne Intxauspe, Amets Ladislao, Amaia Lekue.

 

- Azaroak 8 (osteguna) Santutxuko Labore dendan: “Ipar EHko aire freskoak ezagutzen” (elikadura burujabetza, ikuspegi ezberdinetatik aztertuta etorkizunaren ardatza). Partaidea: Ipar EHko esperientziak (Urruñatik, LarrunKop): Marie Cristine Elizondo eta Arturo Villanueva hizlari gisa arituko dira.