Publikoaren botoei esker, 8.820 botoekin, Belatztaldeaizan da aukeratua eta epaimahaikideek beste hiru talde hauek aukeratu dituzte: Maruri-Jatabeko Dekot, Azkoitiako Zizel eta Donibane-Lezoko Nau.
Hamargarren edizio honetan aniztasuna nagusi izan da, bai jatorri aldetik eta bai musika estilo aldetik ere. Lehenengoari erreparatuz, Hego Euskal Herriko taldeez gain, aurten ere, iparraldeko talde batekeman du izena baita ere. Eta estiloari erreparatuz, anitza izan da aurkeztutako taldeek jotzen duten musika: rock, folk, industrial, metal, alternative punk, pop, country,...
Banden Lehia 10.edizioko finala azaroaren 17an, arratsaldeko 17:30etatik aurrera ospatuko da Bilborocken. Lau talde hauek zuzeneko kontzertuak eskainiko dituzte eta gaua bukatzean aurtengo edizioko irabazlea zein den jakingo dugu.
Taldeek publikoaren laguntza behar izango dute berriro ere beraien aldeko botoak eskuratzeko eta epaimahaikideek bertan izango dira baita ere kontzertuak ikusten. Finala publikora zabalik izango da eta 4 talde finalistaz gain Haxotz, Larregi, Zazkel, Aneguria eta Ze esatek! taldeek kontzertua doan eskainiko dute.