Helduen Euskalduntze Alfabetatzearen erronkak aztertuko dituzte Glotodidaktikako VI. Topaketan

uriola.eus 2018ko urriaren 31

Jardunaldi honen helburua euskararen biziberritze prozesuaren egoera aztertzea eta helduen euskalduntze alfabetatzea horren baitan kokatzea da. Topaketa azaroaren 9 eta 10ean egingo da Bilbon.

“Helduen Euskalduntze Alfabetatzea aurrera begira” Glotodidaktikako VI. Topaketaantolatu du UEUren Glotodidaktika sailak HABErekin elkarlanean eta Euskaltzaindiaren laguntzarekin. Aurkezpenean Kepa Sarasolak, UEUko Zuzendariak; Jokin Azkuek, HABEko Zuzendariak eta Arkaitz Zarragak, topaketaren koordinatzaileak hartu dute parte.

Kepa Sarasolak hartu du lehendabizi hitza: “Hiru helburu nagusik bultzatzen dute egunero-egunero UEU bere jarduna egitera. Lehena, goi-mailako kalitatezko euskarazko formazioa eskaintzea da; bigarrena, eskaintza hori gure tokian tokiko gizarteak dituen beharrei uztartzea; eta hirugarrena, ezagutza hori partitzeko foroak eskaintzea da”. Gaur aurkezten ari garen topaketa helburu horien adibide ezin hobea dela nabarmendu du Sarasolak. Hau da jardunaldien egitaraua:

AZAROAK 9, ostirala

9:00-9:15 - Aurkezpena eta ongi etorria.

9:15-10:00 - Euskara gurutzebidean, eta HEA non kokatu behar da?

  • Paul Bilbao(Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluaren idazkari nagusia) 
  • Miren Dobaran(Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea) 

10:00-10:30 -Euskalduntze alfabetatzearen argazkia datuen talaiatik.

  • Josu Perales(HABE) 

10:30-11:30 -Mahai ingurua. Euskalduntze alfabetatzea: Eraginkorrak gara? Norantz goaz?

  • AEK 
  • IKA 
  • Gabriel Aresti Euskaltegia 
  • Udal Euskaltegiak 

11:30-12:00 - Atsedenaldia

 

12:00-12:45 -Euskara ikasi euskaldun bihurtu? Hiztun aktibo bihurtzeko gakoak.

  • Esti Amorrortu(Euskal Ikasketen Saila, DU) 
  • Jone Goirigolzarri(Euskal Ikasketen Saila, DU) 

12:45-14:00 -Lan mundua: Elefantea. Plangintzak: Inurri-lana. Sareak euskalduntzen.

  • Patxi Saez(Azpeitiko Euskara Patronatuaren zuzendaria eta Euskaltzaindiko Sustapen Batzordeko kidea)
  • Maddi Etxebarria(Elhuyar) 

14:00-15:30 - Bazkaria

15:30-16:30 -HEOC. Zer eskatzen digu eta zer eskaini?

  • Luis Maria Gonzalez de Txabarri(HABE) 

16:30-17:30 -Zelan irakatsi ikuspegi berri batetik.

  • Roberto Mielgo(Hizkuntza eta Literturaren Didaktika Saila, BAM) 

AZAROAK 10, larunbata

09:00-10:00 -Berbetan, eleketan, mintzatzen irakatsi. Ahozkoaren garrantzia.

  • Leire Diaz de Gereñu(Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Saila, UPV/EHU) 
  • Ibon Manterola(Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Saila, UPV/EHU) 

10:00-11:00 -Zer dugu eta zer beharko genuke: Materialgintza.

  • Ane Ortega(Hizkuntza eta Literaturaren Didaktika Saila, BAM) 

11:00-11:30 - Atsedenaldia

11:30-12:30 -Euskararen ikaskuntza-prozesuetan teknologiak baliatzeko estrategiak.

  • Abel Camacho(Santurtziko Udaleko prestakuntza-teknikaria) 
  • Mikel Iruskieta(EHU/UPVko irakaslea eta IXA taldeko ikerlaria) 

12:30-13:30 -Esperientzia eredugarriak.

  • COMBI proiektua:  lan eremu elebidunetan komunikatzen: (nagusien zaintzan dabiltzan etorkinekin). Hizlaria: Petra Elser
  • Basauriko trebakuntza. Euskaltegiaren ekarpena Udaleko plangintzan. Hizlariak: Gotzone Agirre eta Iñigo Isuskiza.
  • Osakidetza, erronka berriak. Hizlariak: Jabier Gomez Aginaga, Iratxe Martinez Sustatxa eta Agurtzane Socth.

13:30-14:00 -Ondorioak eta amaiera.