7Katu gaztetxeak Aste Politiko Kulturala antolatu du

uriola.eus 2018ko aza. 5a, 10:09

Alde Zaharreko gaztetxeak hainbat ekintza antolatu ditu datorren asterako "Aste Politiko-Kulturala" ekimenaren barnean.

IPES, Hitz & Hitz fundazioa, Eragin Bilbo eta beste erakunde batzuen laguntzarekin "Aste Politiko-Kulturala" ekimena antolatu du datorren astean. Bertan, hainbat ekintza egongo dira. Hauek, astean zehar, arratsaldeko 18:30ean izango dira gaztetxean.

Azaroaren 12tik aurrera, astelehena, hitzaldiak, mahai-inguruak, dokumentalak eta kontzertuak egongo dira Solokoetxeko eskaileretan dagoen gaztetxean. Jorratuko dituzten gaian artean aldaketa klimatikoa, turistifikazioa edo prekarietatea daude.

Horrez gain, Bilboko Irola irratiak bere proiektu berriaren aurkezpena egingo du larunbatean. Arratsaldeko 19:00etan izango da. Irola Irala auzoko irrati librea da. 1987. urtean sortu zen auzo mugimenduak babestuta. Gaur egun FMko 107.5ean ematen du seinalea.