Aurtengo edizioko epaimahai profesionala honakoek osatzen dute: Ritxi Aizpuru (musika editorea; Baga Biga diskoetxeko arduraduna), Zuriñe Hidalgo (Hesian taldeko kidea), Zuriñe Maguregi (MU-ko Ikus-entzunezko Komunikazio fakultateko langilea, Gaztezulo-ko zuzendari ohia), Beatriz Concepción (Last Tour enpresako kidea) eta Amets Rodríguez (Mundaka Festivaleko zuzendaria).
Publikoaren botoei esker, 8.820 botoekin, Belatztaldeaizan da aukeratua eta epaimahaikideek beste hiru talde hauek aukeratu dituzte: Maruri-Jatabeko Dekot, Azkoitiako Zizel eta Donibane-Lezoko Nau.
Taldeek publikoaren laguntza behar izango dute berriro ere beraien aldeko botoak eskuratzeko eta epaimahaikideek bertan izango dira baita ere kontzertuak ikusten. Finala publikora zabalik izango da eta 4 talde finalistaz gain Haxotz, Larregi, Zazkel, Aneguria eta Ze esatek! taldeek kontzertua doan eskainiko dute.