Iñigo Cabacasen epaiketaren azken astea

uriola.eus 2018ko aza. 5a, 17:43

Ostiral honetan bukatuko da Iñigo Cabacas hilketaren epaiketa. Orduan, bi aldeek beraien konklusioak irakurri beharko dituzte eta beraien azken informeak eman.

Epaiketaren azken txanpan sartu gara. Ostiralean bukatuko da, 5 asteren ostan, Iñigo Cabacas epaia bi aldeen konklusioekin.
 
Egun guzti hauetan egin duten bezala, familia eta senideei babesa emateko ekintzak prestatu dituzte. Lehenengoa asteazkenean izango da, konzentrazioa Berroeta Aldamarreko Epaitegiko atean 9etaik 10ak arte. 9:30etan Eskoziatik etorritako begiraleak deklarazioak egingo dituzte.
 
Izan ere, bertan John Finnie egongo da. John eskoziako polizia ohia da, Edinburgon Alderdi Berdeko Parlamentarioa eta Segurtasun Publiko eta Demokratikoaren aldeko ekintzailea. Berak hartuko du hitza egun horretan.
 
Ostegunean 19:30ean manifestazioa antolatu dute Kirruliti tabernatik, Iñigo Cabacasi eraso zioten lekutik alegia, Justizia Jauregira. Hurrengo egunean, berriz, epaiaren azken eguna izango da.