Ekitaldi handien urtea bukatu egin da

uriola.eus 2018ko aza. 6a, 09:37

MTVak fokuak itzali ditu eta balantzea egiteko unea heldu da. The World’s 50 Best Restaurants, El Sol, EMA, errugbi finalak... eta beste hainbat ekitaldi handi antolatu dira aurten Bilbon emaitza desberdinekin.

MTV Music Week eta EMA sariak astebetez egon dira Bizkaian eta hainbat ekintza antolatu dira. Astean zehar egindako ekintzetan publiko falta somatu den arren, Unai Rementeriak, Bizkaiko Foru Aldundiko Nhaldun nagusiak, txio bat kendu behar izan zuen Barakaldora joan zirenen zenbakiekin, larunbatean eta igandean San Mames eta BEC jendez gainezka egon dira.

San Mamesen jo zuten taldeek bazekiten non zeuden. Berri Txarrak izan zen lehenengoa eszenatokira ateratzen. Galderrek, taldeko bateria-jotzaileak, Iñigo Cabacasen irudia zeraman dunbalean. Katedral bat abestia 'Katedralean' entzun zen eta Gorka Urbizuk aldarri hau egin zuen kontzertua hastean: "Gauza ez da gu hemen egotea edo ez. Eztabaida sakonagoa egin behar da. Guk gaur hemen daukagun bozgorailua euskal kultura zabaltzeko erabiliko dugu".

Crystal Fighters taldeak txalapartaren doinuekin ekin zion bere zuzenekoari. Ikurrinekin, euskaraz jendea animatzen eta Aukeran Dantza Taldeko kideekin ikuskizun ederra burutu zuten. Bukatzeko, Muse taldea gau hotz hura berotzeko gai izan zen bere musika, bideo eta su artifizialekin. Betiko lez, Knights of Cydonia abestiarekin goi mailako amaiera eman zioten musika gauari.

Hurrengo egunean EMA awards sari banaketaren unea izan zen. Orduan bai, zuzenean eta sare sozialetan, Euskal Herriaren eta Bizkaiaren turismo lan guztiak bertan behera gelditu ziren eta Espainia izan zen protagonista bakarra. Adibidez, Camilak Bilbora flamenkoa entzutera eta urdaiazpikoa jatera zetorrela aitortu zuen bere twitterrean.

Eta honekin bukatzen da Unai Rementeriak pasa den urtean zalaparta handiz iragarri zuen ekitaldi handien urtea. World Football Summit otsailean, World Metrorail & Light Rail Congress apirilean, European Champions Cup y a la European Challenge Cup maiatzean, The World’s 50 Best Restaurants eta El Sol, Festival iberoamericano de la comunicación publicitaria ekainean, BBK Live uztailean eta, bukatzeko, Europe Music Awards azaroan.

Hori izan da politikariek iragarri duten "Bilboren urte handia". Orain kontuak ateratzeko unea da. Ia horrek merezi duen, zenbateko kostua daukan eta ikusteke dago benetan herriarentzat onuragarria den edo bakarrik gutxi bakar batzuek etekina ateratzen dioten. Bitartean, datorren urteari begira, Udalen aurrekontuetan beherakada izugarria eman diote etxebizitzei, Udaleko bizikleta zerbitzu berriak ez ditu bizikletarik eta auzoak etengabe kexu dira Bilbok ahaztuta sentitzen direlako.

Hori izan da Bizkaiko agintariek iragarri duten 'Bilboren urte handia'. Orain balantzea egiteko unea heldu da. Ea apustuak merezi duen, zenbateko kostua daukan eta ekonomikoki nori eta zelan eragin dion. Bitartean, aurtengo inbertsioak ondorioak ekarri dizkio Bilboko Udaleko aurrekontuari. Udalak emandako datuen arabera, beherakada egongo da etxebizitza-sozialen eta auzoen inbertsioan. Elkarteak kexu dira Bilbok ahaztuta sentitzen direlako.